Oso lan ona Imanoltxu. Oin badakit Zuloaga zegaittik jatan arrotz.

Serafin

05/06/2012 11:47(e)an, IMANOL TREVIO-MARIA JESUS ARTETXE(e)k idatzi zuen:

Ignacio Zuloagan pentsakera aztertu gura izan dot. Nahiko karta idazten zittuan, ez guk mezu elektronikuak beste, baina nahiko, bai. Eta hainbat liburutan daoz argitaratua berari eta berak igorrittakuak. Hor nunbaitt ikusten da Regoyos-ekin nahiko ondo moldatzen zala (Zuloaga aberatsa eta Regoyos pobrea) eta bixok itzelezko herra zetsela Sorolla-ri, baina izugarrixa.

Libururik interesantiena eibartarron ikuspegittik "Correspondencia de Ignacio Zuloaga con su tío Daniel", Mariano Gómez de Caso Estrada-k paratua, eta Segoviako diputaziñuak atarata 2002xan. 600 orrittik gorako liburua, ixa danak Ignaciok bere tio Danieli idatzixak, Ignacion 500 karta inguru.

      Konklusiñorik, ez bakarrik liburu horretan funtsatuak:

          -Azken liburu honetan 1898-1921 tarteko kartak daoz,
    Ignaciok 28 eta 51 urte izan bittartian. Ordurako, lehenagotik ez
    bada, _guztiz kastillanizauta_ zeguan, sarri aittatzen dau berak
    maitte dabena Castilla dala, eta Euskal Herrixa (País Vasco)
    tira..., gitxixeago edo ezebez. "Nosotros hemos nacido para vivir
    en Castilla rodeados de aquello que nos gusta" (1907, Doc. 110,
    or. 150). Donostian dagoala diño "Esta es una tierra (Donostia?,
    Euskal Herrixa?), chico, sin ningún carácter. ¡Viva Castilla!"
    (1907, dok. 116, 156 or.), "Aquí [Eibarren] un tiempo hermosísimo
    pero ha cambiado hoy y creo que va a llover. A mí que me den
    Castilla" (1907, dok. 141, 178 or.). "La Bretaña me deja muy frio;
    es un país que no entra en mi temperamento. Que me den Castilla!!!
    Ese es el país más hermoso del mundo." (1912, dok. 298, 350 or.).
    Parisen daguala: "Todos los días sueño con Castilla (es el único
    país del mundo)" (1914, dok. 330, or. 388).

    -_Eibartik sarri pasatzen zan_, Parisen bizi eta Segoviara askotan
    juan (udan?), eta bidian Eibarren geldittu, nahiz eta egon-egon,
    Eibarren gitxitxo. Aittatzen dabena da Eibarrera doiala eta
    Eibartik datorrela. Nahiz eta 1907an sukaldari bat kontratau gura
    dabenian "habría que advertirle que pasamos 7 meses en París y 5
    entre Eibar y otros puntos" (dok. 109, 149 or.). Gero karten zihar
    garbi ikusten da dexente gehixago, eta gustorago, dagoala Segovian
    Eibarren baino.

    -Eibarrez diñuena (oso gitxi) gauza bi: a) herri zatarra dala,
    keia ta usaina-eta (ordurako industria oso zabaldua): "Aquí todos
    bien excepto la pequeña que siempre está algo delicada; yo creo
    que esto depende algo de la gran mierda que existe en este
    puñetero pueblo" (+- 1905, dok. 66, 93 or.) edo "nos despedimos de
    Eibar para siempre pues está visto que aquello es muy malsano"
    (1907, dok. 136, 173 or.); Segoviatik Saint-Medard-en-Jalles-era
    juaten Eibarren gelditzen dira: "fuimos a comer a Durango parando
    en San Antonio de Urquiola, que es archimonumental, y de allí a
    Eibar, de donde salí pitando en cuanto vi que la casita seguía sin
    novedad, pues ya no puedo pasar allí ni horas, y seguimos hasta
    San Juan de Luz..." (1908, doc. 178, 218 or.); eta b) Eibarko
    biharginak maitte dabela, okasiñon batian manifestaziño bat edo
    egin dabela bere alde, berak kuadru bat oparittu egin zetsela eta.

    -_Dudatan nago euskaraz be bazekixanik_. Bere tiua Madrilen jaixo
    eta hasitta, bere aitta be oso Madrildardua. Eta bera...
    itturrixak ez dira oso garbixak ume denbora Eibarren egin ete
    eban. Ez jata garbi geldittu. Euskaltzalia behintzat ez da
    agertzen, baina batek daki, On Toribion lanak euskaraz dira ya
    zahartuta dagonian.

    -Kuriosidade bat, bere aittak 70 urte zittuala 40 urteko neska
    batekin ezkondu zan. Kon-txo! Eta familixakuak, bera tartian, ez
    zeguazen oso pozik, edo hobeto esanda, guztiz kontra zeguazen. Ai,
    herentzixa tartian sartuta...

    -_Diruduna_ zanik ez dago dudarik. Eta dakana, berak
    dinuanangaittik, gastatzeko daka. Oso bizimodu altua daroia,
    biajiak pila bat ("Esta tarde salimos para Madrid ... y allí a
    Granada, Málaga, Tánger, etc." (1907, doc. 117, 156 or.), baina
    ahorrau... ez hainbeste itxuria. Eta sei hilabete saldu barik
    dagoenian, larri.

    -Ideologixan, alde batetik_guztiz-guztiz-guztiz espainola_
    agertzen da. Makina bat bidar esaten detsa bere tioari bera baino
    espainolagorik ez dagoela: "Bien sabes que español soy tanto como
    el que más, así es que estoy dispuesto a todo" (1914, dok. 354,
    406 or.). "A los catalanes les daba yo enseguida la independencia
    y les ponía una frontera para que vieran luego lo que es bueno.
    Chico, a mí me dan asco esas cosas del separatismo. Soy vascongado
    como cualquiera, pero ante todo y por encima de todo soy español"
    (1918, dok. 478, or. 537).

    -Eta esker-eskuma kontuaz ez dihartu bere tioarekin harik eta I.
    Gerra Mundiala hasi arte. Orduan guztiz aliadozalia agertzen da
    (Frantzia eta Inglaterran alde eta Alemanen kontra) eta
    _sozialismuan alde_: "Los ideales del socialismo se fueron a la
    m... La fraternidad murió y las creencias quedan muy quebrantadas.
    ... Es indudable que la culpa de todo lo tiene ese déspota rey del
    egoísmo llamado Káiser" (1915, dok. 399, 455 or.). Beste gauza bat
    da jakittia zer zan sozialismua Ignacio Zuloagantzat. Ignacio eta
    bere familixa gehixenbat, esan leike, jauntxo batzuk zirala:
    "Pienso ir a ver al ministro personalmente esta semana ..." (1911,
    dok. 256, 309 or.), beste batian diño ez dabela ezagutzen inor
    (1914, dok. 354, 406 or.). Sozialista izatia espaniarzalia izatia
    da, iraultza soziala eibarko biharginak gura zeben lez? Baaa,
    biharbada: "El socialismo colectivo viene a pasos agigantados, y
    bien venido sea. ... Creo que se llegará a limitar el capital, es
    decir, que nadie podrá poseer y todo lo que exceda de eso será
    repartido entre los necesitados, cosa absolutamente urgente en
    España en donde no hay más que archimillonarios o miseria, pues la
    clase media no existe" (1917, dok. 443, 505 or.).

    -Horregaittik danangaittik _arrarua gero Espainiako Gerra
    Zibillian Francon alde_ agertzia. Bere sasoian horretaz berba
    egitten, nik Ignacio Zuloaga nahiko pinttore gartronomikua ikusten
    neban, hau da, pagau ezkero berak erozer pinttatzen zebala. Asko
    ta asko dittu berak erretratuak klase altuko jendiana, aizu,
    enkargatzen badetse eta ondo pagatzen badetse, batere problemarik ez.

    -Ezagutzen neban nik haren Francoren kuadrua, horrez gain badittu
    beste bi koadro "frankista", bat Millan Astrayrena, eta bat rekete
    napar batena. Bere gogoz egin dittuela edo pagau egitten
    zetselako? Pagau egitten zetselako ziur baietz, horrez gain bere
    gogoz... ezin dogu esan (kontra be garbi dago ez zeguala).

    -Frankok opari zetsan Hitlerri Zuloagan hiru koadro. Ohittura ei
    zan sasoi hartan. Erregimenak ondo zaintzen zeban gure Ignacio.
    Gerra zibilan ostian Ignaciok hainbat sari jaso zittuen, baina
    danak Espainia faszistan eta Italia faszistan. Lehenago, 1930 edo
    aurretik Estatu Batuetan eta, baina horrek bere sasoian.

    -_Diruan arduria_ daka Ignaciok. Asko irabazten dau baina asko
    gastau. Eta horregaittik pinttatziaz gain, arte tratante lez be
    badihardu. Espainiar pinttore klasikuen kuadruak erosi berriro
    saltzeko. Kontutxo bat azaltzen dosku: aukera etorri jakon Grekon
    kuadru bat erosteko, fotografixa bat zakan eta horrekin bere tiori
    esan zetsan erosteko, baina kontuz, bazirudixen aurpegixa ikututa
    zekala... eta tiori agindu zetsan erosi aurretik ondo beittu
    zeixala. Tioak erosi zeban, ona zalakuan, eta Ignaciok eskuratu
    zebanian, susmua zakan lez, ikusi zeban, bai, aurpegixa ikututa
    zeguala eta firmia be ikututa edo aldatuta-gehittuta, "Grecus" edo
    jartzen zeban eta pinttore horrek sekulan ez zebala horrelaxe
    firmau, bere benetako izenaz baino. Kuadrua berriro saltzeko gura
    zeban, eta Ignacio bere tiori kontatzen detsa, berak zuzendu
    zetsala aurpegixa eta izenpia aldatu.. Saldu, eta pakia,
    allacuidaos (1911, dok. 253-255, 307-308 or.).

    -Pena 1930tik aurreragoko kartarik ez topatzia. Ez dot topau
    argitaraturik. Ummm, igual ez da kasualitatia.

Eta bukatzeko Juan San Martinen artikulu bat aittatu gura dot, gai honen gainian, hamar bat orrittakua: "Zuloaga ta gu", sasi batuan idatzixa, batua jaixo baino lehenagokua dalako. Egan aldizkarixan atarata, 1962 julixo-abenduan, 20.. zenbakixa, 173-183 orrialdietan. Datuetan ez dau inondik inora ukatzen nik Ignacion korrespondentzixan ikusittakua, are gehixago, oso arrua zala dino, baina Eibar herrixa bihotzez maitte zebala dino (ez dot nik hori ikusi) eta Zuloagan defentsa sutsua egitten dau. Ikusten da urte háretan be ez zala eibartarren oso gogokua eta San Martin bere alde jartzen da. Eritzixetan bat etorri edo ez, maitte dot San Martin eta maitte dot bere idazteko modua.

           Ala, danok hondartzara.

                         Trebi.



---------------------------------------------------------------------------------------------------
*Texto añadido por Panda GP 2012:*

Este mensaje NO ha sido clasificado como SPAM. Si se trata de un mensaje de correo no solicitado (SPAM), haz clic en el siguiente vínculo para reclasificarlo: ¡Es SPAM! <http://localhost:6083/Panda?ID=pav_5915&SPAM=true&path=C:%5CDocuments+and+Settings%5CNetworkService%5CConfiguraci%F3n+local%5CDatos+de+programa%5CPanda+Security%5CPanda+Global+Protection+2012%5CAntiSpam>
---------------------------------------------------------------------------------------------------


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to