Kirola eta kultura gure herrian sustatu asmoz, Klub Deportiboak kalera atera nahi ditu bertan egiten diren kirol eta kultura ekintzak, horretarako datorren irailaren 29rako (larunbata), hainbat ekintza antolatu ditu, klubean egiten diren ekintzak kalera atera eta inguratuko direnei erakusteko.
Deporreko batzorde guztien ekintzak egingo dira egun horretan: mendi irteera Urkoko kobara, Euskal Jaiaren historiaren erakusketa, aldi-bereko xake partidak, argazki-ateratzea eta bideo-grabaketak, roller-eskien erakustaldia, rokodromoak, itsukako xakea, squash pista puzgarria, hesi-lasterketa, altuera jauzia, itsukako-xakea, txirrindularitza eta urpekaritza materialaren erakusketa eta erabilera adibideak, Juan Gisasola kalepeko errekasto-jeitsiera, "barru" partidua San Andres Elizako horman, San Andres elizaren kanpandorrerako eskalada, Udaletxeko erlojurako eskalada, herri bazkaria, eta bukatzeko erromeria Untzagan. Bazkarirako txartelak Deportiboko tabernan erosi daitezke datorren asteazkenera arte (26ra arte), prezioak 12 € nagusientzat eta 8 € haurrentzat, bazkaria Toribio Etxeberria kalean izango da. Ekintza guztietako partehartzea librea da eta ez du aurrez izen-ematerik behar Urkoko kobarako igoera eta Juan Gisasola kaleko errekastoaren jeitsierak izan ezik. Hauetan izena emateko Deportibora etorri behar da astelehen, asteazken edo ostiralean 19:30tatik 20:30tara edo telefonoz deitu: 943201904. Informazio gehiago: http://www.deporeibar.com/68 Guztiok animatzen zaituztegu ekintzetan parte hartu eta gure kluba gehiago ezagutzera! Mikel
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
