Mikel.

Informazio hori pasatuko didazu? Erderaz ez duzu izango ezta? (preguntatzia 
be...)  Egoibarran sartzeko
bego
________________________________
De: Mikel Larreategi [mailto:larreat...@eibar.org]
Enviado el: asteazkena, 2012.eko irailak 19 14:35
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: [eibar] Deportiboaren ate-irekien eguna

Kirola eta kultura gure herrian sustatu asmoz, Klub Deportiboak kalera atera 
nahi ditu bertan egiten diren kirol eta kultura ekintzak, horretarako datorren 
irailaren 29rako (larunbata), hainbat ekintza antolatu ditu, klubean egiten 
diren ekintzak kalera atera eta inguratuko direnei erakusteko.

Deporreko batzorde guztien ekintzak egingo dira egun horretan: mendi irteera 
Urkoko kobara, Euskal Jaiaren historiaren erakusketa, aldi-bereko xake 
partidak, argazki-ateratzea eta bideo-grabaketak, roller-eskien erakustaldia, 
rokodromoak, itsukako xakea, squash pista puzgarria, hesi-lasterketa, altuera 
jauzia, itsukako-xakea, txirrindularitza eta urpekaritza materialaren 
erakusketa eta erabilera adibideak, Juan Gisasola kalepeko errekasto-jeitsiera, 
"barru" partidua San Andres Elizako horman, San Andres elizaren kanpandorrerako 
eskalada, Udaletxeko erlojurako eskalada, herri bazkaria, eta bukatzeko 
erromeria Untzagan.

Bazkarirako txartelak Deportiboko tabernan erosi daitezke datorren asteazkenera 
arte (26ra arte), prezioak 12 EUR nagusientzat eta 8 EUR haurrentzat, bazkaria 
Toribio Etxeberria kalean izango da.

Ekintza guztietako partehartzea librea da eta ez du aurrez izen-ematerik behar 
Urkoko kobarako igoera eta Juan Gisasola kaleko errekastoaren jeitsierak izan 
ezik. Hauetan izena emateko Deportibora etorri behar da astelehen, asteazken 
edo ostiralean 19:30tatik 20:30tara edo telefonoz deitu: 943201904.

Informazio gehiago: http://www.deporeibar.com/68

Guztiok animatzen zaituztegu ekintzetan parte hartu eta gure kluba gehiago 
ezagutzera!



Mikel
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to