Planteatzen dudan bidegorrixori egitian (Barakaldo>Urkizu>Bidebarrieta>Julian Etxeberria>San Juan > San Andres pas. > Torrekua, Amañako gasolindegira arte) aldapara gitxi dagola demostratzeko prest nago nerekin bizikletan etortzia nahi daben edonori :-)
Asier Sarasua<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2012eko iraren 20a 09:23): > Mikel Lizarraldek proposamen txiki batzuk egin dittu eibarko trafikua > eta mugikortasuna hobetzeko. > > hamentxe doiaz. > > kontuan hartzekuak, behinipein > > a. > > ------- > > > http://eibar.org/blogak/lizarralde/eibarren-mugikortasuna-hobetzeko-neurri-erraz-eta-merkeak/ > > Mugikortasunaren Europako astea dugu honako hau. Eta nago entzungo > ditugula gure herriko agintariak mugikortasunaren aldeko hitz politak > esaten. Baina egin, zer egiten dute? Obra garesti eta potoloak soilik, > mugikortasunean eragin efektiborik apenas dutenak. > > Trenbidea bikoizteak eta estazioak berritzeak zenbat bidaiari gehiago > lortuko dizkio Euskotreni? Estaziño kalea eleganteagoa egiteak zenbat > auto kenduko ditu? Saihesbidearen 3. faseak zenbat auto kendu ditu > gure herritik? > > Hemen neurri sinple eta merke batzuk mugikortasuna hobetzeko: > 1. Trafiko araudia betetzea > > Eibar herri anarkikoa da. Trafiko arauek ez dute pitorik balio. Autoak > edozein tokitan aurkituko ditugu: espaloi gainean (gero espaloi horiek > konpontzen dirua gastatzen da, gogoratu!), autobus geltokietan eta > debekatua dagoen hamaika tokitan. > > Doble-fila famatua. Ez dago eskubiderik. Autoa gaizki lagatzen dutenek > bost minutu beharko lukete ondo aparkatu eta oinez nahi duten tokira > joaten, baina beraien bost minutuak karabanan zain gaudenon bost > minutuak baino baliotsuagoak dira. > > Gaizki aparkatzeko ohitura hau kenduz gero jendeak autoa hartzeari > lagako dio Eibar barruan distantzia laburrak egiteko. Trafikoa arindu > egingo da eta gutxiago kutsatuko dugu. Baina horretarako legea bete > behar da. > > Trafiko arauak ez badira bete behar, soberan daude udaltzainak > Eibarren. Aurreztu dezagun ba gastu hori. > 2. Semaforo gutxiago eta azkarragoak > > Trafikoa arindu beharra dago. Semaforoak denbora gutxi pasa behar dute > itzalita. Alemanian, Ingalaterran, Holanda, Belgikan,... Europa osoan > dagoen joera horixe da. Semaforo azkarrak, edota semafororik ez > egotea. Arindu trafikoa. Geldi dagoen auto bat kutsatu eta kutsatu > dabil. > 3. Bidegorria Eibar barruan > > Egunen batean iritsiko da Maltzaga eta Ermuarekin konektatuko > gaituena. Baina herri barruan ere badago zer eginik. Eta oraindik egin > ez bada udal agintarien errua da. > > Ondorengo ibilbide ia guztia bi erraietako kaleak dira. Nahikoa da > errai bat bizikletentzat lagatzea. Barakaldo kalea > Urkizuko > pasealekua > Bidebarrieta > Julian Etxeberria > San Juan > San Andres > pasealekua > Torrekua (Amañako gasolindegira arte). > > Apurka-apurka eginda gastu txikia litzateke: hasi plastikozko hesi > sinpleak jartzen eta pixkanaka joan txukuntzen. > > Merkeagoa da horrelako zerbait egitea trenbide gainean pasealeku > asmatzen ibiltzea baino. > > Gainera, honek doble-fila eragotziko luke, trafikoa arinduz. > > Egia da Eibarren aldapak daudela, baina Barakaldo kaletik Amañako > gasolindegiraino bi aldapatxo besterik ez daude: Bidebarrieta eta > Udaletxera iritsi aurretik. > > Hasi horrelako bidegorri batekin eta arrakasta izanez gero joan > luzatzen eta bide berriak gehitzen. Baina egin zerbait, hasi > zerbaitekin. Ez dit balio kulpa beti Gipuzkoako Foru Aldundiari > botatzen egoteak. Duela ehun urteko eibartarrak ez ziren beti besteei > kulpa botatzen ibiliko, lana egiten zuten euren familiak, lagunak eta > herria aurrera ateratzeko. > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
