Plan barrixa eibarren domeka arratsaldietarako:
http://eibar.org/albisteak/aspek-frontoia-jatetxea-eta-parkina-batzen-duen-pack-berezia-aurkeztu-du-pilota-zaletasuna-suspertzeko

a.

----------------

ASPEk frontoia, jatetxea eta parkina batzen duen 'pack' berezia
aurkeztu du pilota zaletasuna suspertzeko

ASPE pilota enpresak Eibarko merkataritzarekin lortutako akordio baten
bitartez egitasmo berritzaile bat aurkeztu du pilota zaletasuna
bultzatzeko. Programa honek jendea Astelena frontoira erakartzea eta
Eibarko igande arratsaldetako giroa suspertzea du helburutzat. ASPEk
zenbait 'pack' berezi eskeiniko ditu zaletuek igande borobila bizi
dezaten, edozein logistika kontuz ez arduratzeko.



Plan honen izenburua “Eibarren pilota, plan borobila” da eta ASPEz
gain (Astelena frontoiaren kudeatzailea dena), Chalcha jatetxea
(Eibarko jatetxe ospetsuena) eta hiri erdian dagoen Untzagako parkina
(Txaltxa-Zelai Gespark) eta ireki berri duten Arkupe Gastropub-ak
hartuko dute parte. Pack berezia 60 euro balio du, eta horren truke
pelotazaleak Astelena-rako sarrera, Chalcha jatetxean menu berezia eta
Untzagan aparkalekua lortuko du.

“Bai Eibarko merkatariek eta baita guk geuk ere esfortzu itzela egin
dugu prezio ezin hobea eskeintzeko. Banan banan erostearekin
alderatuta, deskontu bikaina eskeintzen dugu hiru zerbitzu hauek
elkarrekin hartzen direnean” adierazi du Ibon Arakistainek, ASPEko
komunikazio arduradunak. “Gure helburua da igandean partidu bikaina
ikustera datorrenak ezertaz ez arduratzea, disfrutatu baino ez dezala
egin. Ez dadila ezertaz kezkatu, ezta aparkatzeaz ere” gaineratu du.
Aukera ezberdinak

Chalchan menua eta frontoirako sarrera bakarrik nahi duten
pelotazaleek 50 eurotako 'pack'-a hartu ahal izango dute, eta sarrera
eta parkina baino nahi ez dutenei, 30 eurotako aukera eskeiniko zaie.
Pilota jaialdiaren ostean asetzeke gelditu denak ere izango du aukera
eta ireki berri den Arkupe Gastropub-ak afari merienda berezia
eskaintzen du aukeran (50€).
Federatuak eta gazteak

Azkenengoz, ASPEk ez du ahazterik nahi bere harrobia zein pelotazale
gazteak. Orain, 18 urte bitarteko Federatuak binaka sartu daitezke
dohanik, pertsona nagusi edo tutore batekin badatoz. Azken honek
ordaindu beharko luke.

Federatuak ez direnak eta 16 urte bitartekoentzat, sarrera bakarra
izango dute dohan, pertsona nagusi edo tutore batekin badatoz. Azken
honek ordaindu beharko luke.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to