Berria egunkarian praktikan egiten ari den kazetari bat mesedea eskatu dit, ea ezagutzen dudan inor... Nik ez, baina akaso hemen baten batek... erantzun mesedez eta kazetari honekin kontaktuan jartzen lagunduko diogu.
Zera, krisia dela eta, kanpora joan den edo joatekotan den emigrante profesional berri horietako bat... -------------------- "Erreportaje bat prestatzen gabiltza, hemengo krisia eta langabezia dela eta atzerrira joan diren gazteei buruz, eta ondo atera zaienak, noski. Ezagutzen duzue batenbat bere ikasketekin zerikusia duen lana atzerrian topatu duenik? Ez au pair joandakoak, edo taberna batean zerbitzari dabiltzanak, baizik eta dentista, fisioterapeuta, itzultzaile... dabilenik? Pentsatu dut agian auzokoaren hilobaren bat edo lehengusuren bat edo edukiko duzuela egoera horretan!" -------------------------- .... Luistxp _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
