Atzo bertan aurkeztu zan "Guk nosotros" dokumentala, Argentinako euskaldunen inguruko ordubeteko pelikulia. Sustatun dago albistia. http://sustatu.com/guknosotros/1349712995
Nuria Vilaltak zuzendu dau. Road Movie itxurako dokumental honetan Rio de la Platako alde bixetan (Argentinan eta Uruguain) bizi diran euskaldunen berbak, kezkak eta ametsak aurkezten dittu. Dokumental politta. Tartian, oin dala 65 urte Argentinara ihes egindako Maritxu Aranberri eibartarra. Eta handittik, Argentinatik, eibartarrez fresko-fresko kontatzen dittu bere gora-beherak. 34. eta 47. minutuetan agertzen da. Gure lehengusiñia zan. Hotzikara moduko bat sentidu dot dokumentalian ikusteruzkuan. Ezagutu ez, baina beti "etxeko" sentidu dogun senidia. Iaz hil zan, 99 urte zittuala, Arrate Egunian. a. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
