Emozionantia, bai horixe!

44' minutu inguruan beste eibartar bat ageri da, Lourdes Barrios, 40 urte
Argentinan daraman emakumea. Nik ezagutzen ez nuen gertaera bat kontatzen
du. Lagun bat hil zutela, Urkon ikurriƱa bat jarri zuelako, 68-69 urte
inguruan. Ez du oso zehatz kontatzen asuntua, baina jakinminez geratu naiz.
Inork detailerik kontu horretaz?

oier.


2012/10/9 Asier Sarasua <[email protected]>

> Atzo bertan aurkeztu zan "Guk nosotros" dokumentala, Argentinako
> euskaldunen inguruko ordubeteko pelikulia.
> Sustatun dago albistia.
> http://sustatu.com/guknosotros/1349712995
>
> Nuria Vilaltak zuzendu dau. Road Movie itxurako dokumental honetan Rio
> de la Platako alde bixetan (Argentinan eta Uruguain) bizi diran
> euskaldunen berbak, kezkak eta ametsak aurkezten dittu. Dokumental
> politta.
>
> Tartian, oin dala 65 urte Argentinara ihes egindako Maritxu Aranberri
> eibartarra.
> Eta handittik, Argentinatik, eibartarrez fresko-fresko kontatzen dittu
> bere gora-beherak. 34. eta 47. minutuetan agertzen da.
>
> Gure lehengusiƱia zan. Hotzikara moduko bat sentidu dot dokumentalian
> ikusteruzkuan.
> Ezagutu ez, baina beti "etxeko" sentidu dogun senidia.
> Iaz hil zan, 99 urte zittuala, Arrate Egunian.
>
> a.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
<[email protected]>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to