Badihardugu elkartian eskutik, eta udalan laguntziakin, Eibarko
euskerian inguruko ikastaro laburra antolatu da azarorako.
10 ordu, martitzen arratsaldetan.

Iez "hitanua" landu genduan; aurtenguan danetik pixkat (baitta hitanua be).
Ez sakonegi (10 ordu besterik ez), baina oinarrixak, zalantzak,
ezaugarri nagusixak...

Emon izena!

Info gehixago:
http://www.ahotsak.com/albisteak/eibarko-euskara-ikastaroa/

a.

-----------

Badihardugu Euskara Elkarteak antolatuta, Eibarko Udalaren eta Udal
Euskaltegiaren laguntzarekin, "Eibarko euskara" ikastaroa antolatu da
Eibarren azarorako. Izena emateko epea urriaren 31ra bitartean egongo
da zabalik. Herriko euskararen ezaugarri nagusiak aztertuko dira, eta
hitanoari ere lekutxoa emango zaio.

Ikastaroa 10 ordukoa izango da eta azaroko astearteetan (6, 13, 20, 27
eta abenduak 4) emango da, 18:30etatik 20:30era Eibarko Udal
Euskaltegiko geletan.

Ikastaroan zehar Eibarko euskararen oinarriak jaso eta praktikatzeko
aukera izango da. 16 urtetik gorako Eibar eta inguruetakoei dago
zuzendua.

Asmoa ez da 10 orduan Eibarko euskaraz hitz egiten ikastea, baina bai
herriko eta inguruko euskararen ezaugarri nagusiak ematea, ikasleen
zalantzak argitzen saiatzea, eta ikasleei oinarri batzuk ematea.

Iaz ere antzeko ikastaroa antolatu zuen Badihardugu Elkarteak
hitanoaren inguruan. Arrakasta handia izan zuen eta 35 lagunek hartu
zuten parte (argazkia alboan). Aurten ere hitanoak bere lekutxoa
izango du ikastaroan, nola ez, Eibarko euskararen ezaugarri
bereizgarrienetakoa izanda.
Izen-ematea

Izena ematea Badihardugu Euskara elkartean izango da eta epea urriaren
16tik 31ra bitartean (biak barne) egongo da zabalik. Matrikula egiteko
orduan edo lehen klase egunean ikastaroa ordaindu beharko da (10€).
Partaide kopurua mugatua izango da.

Izena emateko Elkartearekin harremanetan jarri behar da:

    Elkartearen egoitzan: Markeskua jauregia. Otaola hiribidea, 1. Eibar
    Posta elektronikoz: [email protected]
    Telefonoz: 943 12 17 75

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to