Ni duda barikan apuntauko nintzake halako kurtsoetara, baina arrasaldez bihar eginda ezinezkua dakat. Datorren urtian biharbada ordutegi normala izango dot eta libre egongo nok halako jardueretarako. Ima. Gaur egun, zer da ordutegi "normala"? > From: [email protected] > Date: Wed, 17 Oct 2012 10:08:38 +0200 > To: [email protected] > Subject: [eibar] Eibarko euskerian inguruko ikastarua > > Badihardugu elkartian eskutik, eta udalan laguntziakin, Eibarko > euskerian inguruko ikastaro laburra antolatu da azarorako. > 10 ordu, martitzen arratsaldetan. > > Iez "hitanua" landu genduan; aurtenguan danetik pixkat (baitta hitanua be). > Ez sakonegi (10 ordu besterik ez), baina oinarrixak, zalantzak, > ezaugarri nagusixak... > > Emon izena! > > Info gehixago: > http://www.ahotsak.com/albisteak/eibarko-euskara-ikastaroa/ > > a. > > ----------- > > Badihardugu Euskara Elkarteak antolatuta, Eibarko Udalaren eta Udal > Euskaltegiaren laguntzarekin, "Eibarko euskara" ikastaroa antolatu da > Eibarren azarorako. Izena emateko epea urriaren 31ra bitartean egongo > da zabalik. Herriko euskararen ezaugarri nagusiak aztertuko dira, eta > hitanoari ere lekutxoa emango zaio. > > Ikastaroa 10 ordukoa izango da eta azaroko astearteetan (6, 13, 20, 27 > eta abenduak 4) emango da, 18:30etatik 20:30era Eibarko Udal > Euskaltegiko geletan. > > Ikastaroan zehar Eibarko euskararen oinarriak jaso eta praktikatzeko > aukera izango da. 16 urtetik gorako Eibar eta inguruetakoei dago > zuzendua. > > Asmoa ez da 10 orduan Eibarko euskaraz hitz egiten ikastea, baina bai > herriko eta inguruko euskararen ezaugarri nagusiak ematea, ikasleen > zalantzak argitzen saiatzea, eta ikasleei oinarri batzuk ematea. > > Iaz ere antzeko ikastaroa antolatu zuen Badihardugu Elkarteak > hitanoaren inguruan. Arrakasta handia izan zuen eta 35 lagunek hartu > zuten parte (argazkia alboan). Aurten ere hitanoak bere lekutxoa > izango du ikastaroan, nola ez, Eibarko euskararen ezaugarri > bereizgarrienetakoa izanda. > Izen-ematea > > Izena ematea Badihardugu Euskara elkartean izango da eta epea urriaren > 16tik 31ra bitartean (biak barne) egongo da zabalik. Matrikula egiteko > orduan edo lehen klase egunean ikastaroa ordaindu beharko da (10€). > Partaide kopurua mugatua izango da. > > Izena emateko Elkartearekin harremanetan jarri behar da: > > Elkartearen egoitzan: Markeskua jauregia. Otaola hiribidea, 1. Eibar > Posta elektronikoz: [email protected] > Telefonoz: 943 12 17 75 > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
