Beste faktore bat (Asier, zer habil, ¿eibartarrezko kurtsillorako
materixalak prestatzen, ala?) nagusixen berbetian infantilizaziño joeria
izan leike.
Neurri baten ulertzen da: nagusixak ¿zer gara azken fiñian? hazittako
ume batzu baiño. Baiña nere ustez ez da bape komenigarrixa ume berbetian
ezaugarrixak (sinpletasuna, onomatopeyia...) helduarora luzatzia, ordain
egokixak dagozenian behintzat.
Hala, "pa bat emon detsut" (laztana), "ze ba" lokuziñuan multifuntziñua
"Ze ba etorri zara? Ze ba zurekin nahi neban egon" (zeaittik etorri
zara? zurekin egon nahi nebalako) eta halan.
Beste herrixetan be antzekua gertatzen dala esango neuke, hau da, mailla
kolokialian zentzua daken esakerak berbeta jasora pasau nahixa. Adibidez:
- "Dra egin" Ondarrun (asmatzia, azertatzian zentzuan). Imajinau
azterketa ofizial baten erabilliko bagendu: "Hemen dituzun galderetatik
erantzun zuzena dra egin behar duzu, lanpostuan onartua izateko".
- "Dzanga egin", Lekeittion (uretara buruz behera salto egittia).
Imajinau istripu baten kronikia: "Sutearen biktimak dzanga egin behar
izan zuten, erreta ez hiltzeko".
Hizkuntza bizi batek errejistro desbardiñak bihar dittu, espresibidadian
irabazteko. Baiña hori, errejistro DESBARDIÑAK; nahastatzia komeni ez,
nere ustez.
O.
Garik:
Bai, oso "normala" da Eibarko ume eta gurasoen artean, baina oso normalak
dira baita ere:
Gaur zure zorionak dira
edo
Karamelo bat erosi naiz
Eta normalak izateak ez die fidagarritasunik ematen.
Gainera, zergatik pluralean, aupetan? Gutxienez mugagabean balitz,
aupatan... Gazteleraren joskera itxura handia du plural horrek, "en aupas"
euskaratuarena.
Hauxe idatzi eta segundo batera semeak eman dit antzerako adibide egokia:
korriketan joango dela esan dit, ez nago zihur antzerako kasua den,
gazteleraz ez diodalako ordainik aurkitzen, baina zuzendu diot, korrika
dela hitza esanez.
______________
Bide batez: Leireri entzun izan diot, norbaitek "los aitas" edo "nire aitak
etorri dira" esaten duenean "aiba! Bi aita dituzu? Ze modernoak!"
erantzuten diola.
Aste honetako eta kitton antzerako adibide bat dator. Zorion agurren
tartean hau irakurri dut: "zorionak aitxitxen partez".:-)
Gari
--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://fisiolantaldea.blogspot.com/
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.