Marijo,
neba eta bixok txikitan haserratzen ginenean, eta gurasoei haserrea esplikatzen
genienean, aittak beti esaten zigun:
"bai zuek, zozoak beleari ipurbeltz".
Orain nik semeei esaten diet.
Elna
From: marijo deogracias
Sent: Wednesday, November 28, 2012 10:37 AM
To: [email protected]
Subject: [eibar] Umeekin jolasteko atsotitzak
Aupa, lagunak
Ez naiz posta zerrenda honetako ohiko parte-hartzailea eta lotsa pixka bat
ematen dit "eskatzen" etortzea, baina hortxe nere galdera.
Umeak dituzuenok, edo umeekin aritzen zaretenok, atsotitzik edo esaera zaharrik
erabiltzen duzue? Esaten edo irakasten dizkiozue?
Kontua da, lan bat prestatzen ari garela eta 6-7 urteko neska-mutikoentzako
atsotitz "apropos" batzuk behar ditudala; neri etxian gazteleraz aitxak esaten
zizkidan betikoak: "no por mucho madrugar amanece más temprano" (Radio 3eko
esatari baten bertsioa gehiago gustatzen zait: no por mucho madrugar, uno se
acostumbra); "la letra con sangre entra" (aititak esaten omen zion aitari);
"hay que saber leer entre líneas" ere esaten zigun aitak, baina hori ez dut
uste atsotitz gisa har daitekeenik; "haz bien y no mires a quien"; "cuando el
tonto coge una linde, la linde se acaba y el tonto sigue" (horiek biak amarenak
direla esango nuke); "cuando seas padre comerás huevos" (adin batetik aurrera
barre egiten genion, "huevos? si ya comemos!" esaten genion)...
Eskerrik asko
--
Marijo
--------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.