Aupa, lagunak Ez naiz posta zerrenda honetako ohiko parte-hartzailea eta lotsa pixka bat ematen dit "eskatzen" etortzea, baina hortxe nere galdera. Umeak dituzuenok, edo umeekin aritzen zaretenok, atsotitzik edo esaera zaharrik erabiltzen duzue? Esaten edo irakasten dizkiozue?
Kontua da, lan bat prestatzen ari garela eta 6-7 urteko neska-mutikoentzako atsotitz "apropos" batzuk behar ditudala; neri etxian gazteleraz aitxak esaten zizkidan betikoak: "no por mucho madrugar amanece más temprano" (Radio 3eko esatari baten bertsioa gehiago gustatzen zait: no por mucho madrugar, uno se acostumbra); "la letra con sangre entra" (aititak esaten omen zion aitari); "hay que saber leer entre líneas" ere esaten zigun aitak, baina hori ez dut uste atsotitz gisa har daitekeenik; "haz bien y no mires a quien"; "cuando el tonto coge una linde, la linde se acaba y el tonto sigue" (horiek biak amarenak direla esango nuke); "cuando seas padre comerás huevos" (adin batetik aurrera barre egiten genion, "huevos? si ya comemos!" esaten genion)... Eskerrik asko -- Marijo
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
