Urtzaile kalean eliza berri bat jarri dutela ikusi dut azken egunotan.

Ez dakit esaten zein motako eliza den. Kristaua dela bai, baina "Asamblea
de Dios" edo horrelako azpitalde bat omen da. (wikipedian ikusi arte ez
nuen ezagutzen)

Kontua da, erromanikoaren garaian eliza sarreretan irudi alegorikoak
jartzen ziren moduan (pekatua, salbazioa, gertatutakoak eta abar), eliza
berri honen kanpoko aldean hainbat erreportaje daudela jarrita, handik
pasatzen garenoi inpresioa eragiteko edo...

Ikusgarriak direnez kontatzen diren historiak, adierazpenak eta ortografia
kontutan izanda, argazki batzuk Flickr-era kargatu ditut zuekin
konpartitzeko asmotan. Egin zoom eta ikusi irudiak gertutik, merezi du eta.
Gehiago ikusi nahi duenak han daude, Urtzaile kalean, Aurrera eraikinean.

http://www.flickr.com/photos/garaolaza/archives/date-posted/2013/01/22/?view=lg

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to