Beste barri bat Urkizun zabaldu dabe, La Golosina onduan. Lehen aparejadoren baten bulegua zala uste dot. Ez dabe ezer aldatu, baiña pasretik askotan pasu naiz eta aldare txiki bat plastikozko lorekin dake.
Ebangelikuen inbasiñua! Leire Gari Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 urtarrila 22 11:44): > Urtzaile kalean eliza berri bat jarri dutela ikusi dut azken egunotan. > > Ez dakit esaten zein motako eliza den. Kristaua dela bai, baina "Asamblea > de Dios" edo horrelako azpitalde bat omen da. (wikipedian ikusi arte ez > nuen ezagutzen) > > Kontua da, erromanikoaren garaian eliza sarreretan irudi alegorikoak > jartzen ziren moduan (pekatua, salbazioa, gertatutakoak eta abar), eliza > berri honen kanpoko aldean hainbat erreportaje daudela jarrita, handik > pasatzen garenoi inpresioa eragiteko edo... > > Ikusgarriak direnez kontatzen diren historiak, adierazpenak eta ortografia > kontutan izanda, argazki batzuk Flickr-era kargatu ditut zuekin > konpartitzeko asmotan. Egin zoom eta ikusi irudiak gertutik, merezi du eta. > Gehiago ikusi nahi duenak han daude, Urtzaile kalean, Aurrera eraikinean. > > > http://www.flickr.com/photos/garaolaza/archives/date-posted/2013/01/22/?view=lg > > Gari > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
