Planteamentua niri asko gustatzen zait, eta pentsatu izan dut gure enpresa zein eroso egongo litzateken Eibar barruan, erdialdetik 2 kilometrora egon beharrean. Eibar bertakoentzat ona, kotxerik hartu beharrik ere ez, oinez batetik bestera. Ostiraletan Kultuko pintxoak edo kafea Ongietorrin hartzeko ideala.
(Bide batez, aukera handia galdu da Teknikerrekin, Eibarren gertuago egiteko, snif!) Baina... - Bezeroak edo beste herrietako langileentzat aparkatzeko tokirik ez. Guk denok burua aldatu arte kotxea da garraio estandarra batetik bestera, hori hala da. - Azitainen autopistara irteera zuzena dugu, eta gure merkaturako ideala da, 30-40 minututan egon gaitezke Gasteiz, Bilbo edo Donostia bitarteko edozein tokitan. - Ziurrenez espazio aldetik garestiago izango zen guretzat. Orain espazio ederra dugu lanerako. Alde batetik irabaziko genuke: Banda zabaleko Internet konexioa izango genuke Eibar erdialdean. Bai, sinisteko zaila da baina 2013-an ez dago benetako banda zabaleko konexiorik Azitaingo Industrialdean. Erakunde publikoa edo erdi-publikoa baldin bazara, arazorik ez, kanuto handi baten faktura ordaindu eta aurrera (Berrilan, Debegesa edo Tekniker adibidez), baina CodeSyntax edo ABC baldin bazara, ez dago Internet zerbitzu txukunik. Gari 2013/2/15 Oier Araolaza <[email protected]> > > Oso interesgarria gaur DVn Felix Morquechok Nerea Mendikuteri egindako > elkarrizketa. Eibarren bilakera eta espazioaren antolaketa aztertzen ditu, > eta aurrera begirako ideia oso interesgarriak planteatzen ditu. > > > http://www.diariovasco.com/v/20130215/bajo-deba/modelo-tradicional-eibar-esta-20130215.html > > > -- > > ____________________________________________ > Oier Araolaza Arrieta - [email protected] > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
