Bai, neri be asko gustau jata planteamentua, tallar-hirixan eboluziñoz. Eta piskat gehixago esaten, eraikinen birgaitze ekologikuan edo ahal dan ekologikuenian etorkizun asko daguala uste dot: 0 toxiko, motxila ekologiko txikixena, preziuetan sartzen, berogailu alternatibuak, interneta banda zabala kablez, isolamentu onak eta biologikuak, karga elektrosatiko bariko diseinuak, tokiko gremixuak eta abar.

Garraiuana eta aparkalekuena, Eibarren behintzat ez dakit zein dan urtenbidia, ez da erreza, baiña zeoze barrixa...barruan karga ta deskargak eta denbora bateko aparkalekuak eta egunez denbora luzerakuak kanpokaldetik, Orbe, Matsaria edo auskalo nun eta hamar minutueroko garraio publikuakin...altuan pentsatzen...Kotxian erabilpena be burutik aldatzeko, piskat lagundu biharra dago...Nik kotxe-dependentzixa izugarrixa dakat gaiñera, toki batetik bestera bolumen haundixa mobitzen dot...5 edo 6 maleta. Laguntzaillia bihako neuke garraio publikuan montatzeko.

Asier

15/02/2013 12:08(e)an, Gari Araolaza(e)k idatzi zuen:
Planteamentua niri asko gustatzen zait, eta pentsatu izan dut gure enpresa zein eroso egongo litzateken Eibar barruan, erdialdetik 2 kilometrora egon beharrean. Eibar bertakoentzat ona, kotxerik hartu beharrik ere ez, oinez batetik bestera. Ostiraletan Kultuko pintxoak edo kafea Ongietorrin hartzeko ideala.

(Bide batez, aukera handia galdu da Teknikerrekin, Eibarren gertuago egiteko, snif!)

Baina...

- Bezeroak edo beste herrietako langileentzat aparkatzeko tokirik ez. Guk denok burua aldatu arte kotxea da garraio estandarra batetik bestera, hori hala da.

- Azitainen autopistara irteera zuzena dugu, eta gure merkaturako ideala da, 30-40 minututan egon gaitezke Gasteiz, Bilbo edo Donostia bitarteko edozein tokitan.

- Ziurrenez espazio aldetik garestiago izango zen guretzat. Orain espazio ederra dugu lanerako.


Alde batetik irabaziko genuke:

Banda zabaleko Internet konexioa izango genuke Eibar erdialdean. Bai, sinisteko zaila da baina 2013-an ez dago benetako banda zabaleko konexiorik Azitaingo Industrialdean. Erakunde publikoa edo erdi-publikoa baldin bazara, arazorik ez, kanuto handi baten faktura ordaindu eta aurrera (Berrilan, Debegesa edo Tekniker adibidez), baina CodeSyntax edo ABC baldin bazara, ez dago Internet zerbitzu txukunik.

Gari



2013/2/15 Oier Araolaza <[email protected] <mailto:[email protected]>>


    Oso interesgarria gaur DVn Felix Morquechok Nerea Mendikuteri
    egindako elkarrizketa. Eibarren bilakera eta espazioaren
    antolaketa aztertzen ditu, eta aurrera begirako ideia oso
    interesgarriak planteatzen ditu.

    
http://www.diariovasco.com/v/20130215/bajo-deba/modelo-tradicional-eibar-esta-20130215.html


--
    ____________________________________________
    Oier Araolaza Arrieta - [email protected] <mailto:[email protected]>



    _______________________________________________
    Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
    [email protected]
    <mailto:[email protected]>
    izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

    Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.




_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


--
Asier Arregi GEOBIOTEK tf. 615 736 332 [email protected]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to