Epa lagunok! Bi urtetik behin gertatzen dan moduan, aurten be Korrika ate joka daukagu Eskualdian. Ondo dakizuen moduan, Korrikan parte hartzeko, antxitxika egittiaz aparte, beste modu asko dagoz. Horien artian, ezagunena, akaso, Korrika Kulturala dogu eta parte hartu nahi badozue, hamen azpian Eibarko egitaraua dozue.
Ekitaldixetan parte hartzeko ez da aurrez abisau biharrik, baina martxuan 2ko txango gidatuan parte hartu nahi badozue, izena emotia komeni da, Mutrikuko geologi zentrua<http://www.gipuzkoakomuseoak.net/museos/museo.php?&Nmuseo=1257164077&id=eu>bisitatuko dogu eta asko batzen bagara, geure artian, txanda bi antolatu biharko dittugu. Izena emoteko, e-mail honi erantzun edota euskaltegira deittu (943201379) edo [email protected]. euskaltegiko helbidera idatzi. Umiekin egitteko moduko ibilbidia da, Pare bat ordu oinez eta aldapa gitxi, 4-5 urtetik aurrerakoentzat egokixa. Beste barik, hemen dozue Eibarko egitaraua: *Martxoaren 2an* MENDI IRTEERA. ESKUALDEKO HISTORIA EZAGUTZEN 09:08etan Eibarko Ardantzako tren geltokian elkartu. Plaentxiatik edo beste nunbaittetik juan nahi izanez gero, 09:45ian Debako tren geltokian alkartuko gara danok. 1.- Ibilbidea:Deba-Mutriku-Deba.Gidatua izango da. Garbiñe Aizpuruak, AEKko irakasle ohiak,Debako Casa Campori buruzko azalpenak emango ditu eta Mutrikun, fosilen museoan<http://www.gipuzkoakomuseoak.net/museos/museo.php?&Nmuseo=1257164077&id=eu>bisitagidatua hitzartudugu 12:30xetarako. 2.- Kalbarixon atseden hartu eta mokadutxua jateko aprobetxatuko dogu. *EIBARKO KLUB DEPORTIBOko mendi taldeak lagunduta.* *Martxoaren 7an* HITZALDIA:Kuba eta Venezuela, kontatzen ez dizutena. HIZLARIAK:SALVADOR GONZALEZ,LAZARO ORAMAS. Arratsaldeko 19:00etan Portaleko areto nagusian. *ETA KITTO euskara elkartearen laguntzarekin.* *Martxoaren 10an* ANTZERKI EMANALDIA. COLISEO ANTZOKIAN 20:30ean. LINGUA NABAJORUM. Eibarko Antzerki Jardunaldietan *EIBARKO UDALA eta ANTZERKI JARDUNALDIen laguntzarekin* *Martxoaren 14an * TABERNAKO BERTSO SAIOA 19:00etan Kultu tabernan , Miren Amuriza eta Beñat Gaztelurrutia Kultural Arratek antolatuta *Martxoaren 16an* BERTSO BAZKARIA.14:30etan Arrate Kultur Elkartean. Kultural Arratek antolatuta *Martxoaren 20an* KORRIKA TXIKIA EIBARREN 1.- *KORRIKA TXIKIA*REN HASIERA. Arratsaldeko 15:00etan. La Salle Isasiko sarreran. 2.- BUKAERA EKITALDIA. Eibarko Bizikleta Plazan. *KORRIKA NAGUSIA* EIBARREN 1.- ONGI ETORRIA EMATEKO MUSIKA KALEETAN. Arratsaldeko 17:30ean. 2.- KORRIKA NAGUSIA.Arratsaldeko 18:00etan. Unibertsitatean lekukoa hartuko dugu *Martxoaren 24an* KORRIKA BUKAERA: DENOK BAIONARA!!! *Goizeko 09:00etan autobusa Ego-Gainetik* Eman euskara elkarri! <http://www.korrika.org/> Animatu eta parte hartu! Eibarko AEK
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
