Arratsalde on, Banator atzera eskatzen. Kontua da, Korrikaren inguruan elkarrizketa sorta bat prestatu behar ditugula, gero ETB3n egingo duten korrika berezirako. EHUn multimedia masterra egiten gabiltzanok ari gara produkzio lana egiten eta Eibar inguru horretan kontatzeko moduko istorio asko daenez, laguntza eske nator: AEKn ikasle izan den, edo den, norbait ezagutzen dozue, 3-4 minutuko elkarrizketa bat grabatzeko berakin, bere korrika esperientzien, euskara bizitzeko maneren eta horren guztiaren inguruan, eta euskaraz? Emakume, zein gizon, heldu, helduago edo gazte.
A, ta, bide batez, kontakturen bat pasatzerik izanez gero, primeran. Edo, zuetakoren batek bere istorioa kontatu nahiko balu ere, oso ondo. OH: asteazkenerako izan beharko ditugu izenak eta kontaktuak eginda. Eskerrik asko Marijo
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
