mendebaldeko euskaran, edozein zaporetako izozkiei: limoizko mantekaua, kafezko 
mantekaua…

giputzok, berriz, zapore zehatz bati: mantekauzko helau bat, bainilla antzekoa, 
baina (garai batean behintzat) bainilla baino gehiago arrautza zuela esango 
nuke.

erabileren arteko isoglosa non dagoen ez dakit seguru, ezta erdibideko 
erabileraren bat ote dagoen ere.

x.
El 12/03/2013, a las 15:12, Josu Mendicute Rodriguez escribió:

> Zalantza traszendentalak aklaratzeko bilgune honetako lagunok, bihar zaittuet.
> 
> Eibartar baten semia dan lankide batekin bazkalosteko berbaldixan.... 
> mantekaua edozein izozkiri deitzen jako, ala bainilla zaporekuari bakarrik?
> 
> Has dadilla eztabaida.
> 
> 
> Josu Mendicute (Mugikorretik bidalia) 
> _______________________________________________ 
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected] 
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> 

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to