Orain dala ixa berrogeitamar urte, gure aitta lehenengo aldiz joan zen amaren herrira, orduan kristozuloan zegoen Errioxako herri txiki batera.

Sekulako beroa egitten zebala, geroko koinatu batek esan zotsan aittari:
- vamos a tomar un mantecado.

Aitta pozik, azkenean zeozer freskua, helatu bat! Baina galdetzen zotsan bere buruari nondik aterako ote zuten mantekau bat frigorifikorik ez zegoen herri galdu hartan.

Mantekaz eta azukrez egindako opilak atera zituzten, zurrakapotearekin hartzeko, urte batzuk geroago hainbestetan abueloren etxean jan genituenak bezalakoak.

Harrezkero gure etxean mantekaua esaten denean, beti gehitzen da: baina helatua, eh?
Elna

--------------------------------------------------
From: "Josu Mendicute Rodriguez" <[email protected]>
Sent: Tuesday, March 12, 2013 3:12 PM
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Subject: [eibar] Mantekaua, edozein izozki?

Zalantza traszendentalak aklaratzeko bilgune honetako lagunok, bihar zaittuet.

Eibartar baten semia dan lankide batekin bazkalosteko berbaldixan.... mantekaua edozein izozkiri deitzen jako, ala bainilla zaporekuari bakarrik?

Has dadilla eztabaida.


Josu Mendicute (Mugikorretik bidalia)
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to