Eibarren hondakinen kudeaketan hobetzeko Garden izeneko talde bat sortu da,
eta talde honek mozio bat aurkeztu eta talde politiko guztiek plenoan
onartzea lortu du aste honetan. Mozioak hau dio:


ETXEETAKO HONDAKINEN GAIKAKO BILKETA.

Udal honek, etxeko hondakinak gaika zuzen eta eraginkortasunez bereizteak
eta biltzeak
duen garrantzi handiaz jabetuta, hauxe onartu du:

1).- Hiritarrek gizalegezkoa den zeregin horren inguruan duten informazioa,
kontzientziazioa eta erantzukizuna hobetzen lantzea.


2).- Gaur egun arte eskuratu diren emaitza horiek hobetzeko bidean jarriko
lituzketen
ekintzak modu berezian babestea.

3).- Helburuen plangintza bat planteatzea 30 eguneko epean, baita
plangintza horren
funtzionamenduaren eta exekuzioaren jarraipena ere.

Garden-en aurkezpen dokumentua eibar.org-en publikatuta dago:

http://eibar.org/albisteak/hondakinen-kudeaketa-hobetzeko-garden-taldea-sortu-da



Apustua, 5. kontenedorearen aldekoa da, eta kritika eta proposamenak egin
dizkiote Mankomunitateari, beste bideak hasi aurretik (errausketa edo/eta
atez-atekoa izango dira) informazio eta kontzientziazioa bultzatu daitezen.

Poztekoa iruditzen zait GARDEN izeneko talde honen sorkuntza, eta nik ere
nahi nuke dena 5. kontenedorearekin konponduko balitz, baina horretarako
lan asko egin beharko da oraindik, denborak esango du.

Hondakinen inguruan ernegatzen nauena, dagoen literatura da. Nik inguruan
entzundakoak, besteak beste:

- Norbait gure birziklatutako gaiekin aberasten ari dela.

- Birziklatutako guztiak nahasten dituztela berriz Mankomunitatean

- Kontratatu dezatela zaborrak banatzeko jendea

eta abar.

Eta uste dut hor arazo larri bat dagoela erakundeen aldetik, ez dituztelako
gauzak ganoraz azaldu, ez dutelako nahikoa landu komunikazioa (eta baliteke
kudeaketa bera ere)

Jarraituko du gaiak urte askotarako.

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to