*IRITZIAK ETA PROPOSAMENAK.*

 . GARDENen iritziz, 5. edukiontzia jartzea oso gauza ona dela uste arren,
informazio gutxiegirekin eta prestakuntza oraindik apurragoarekin egin da. Atal
hori hobetzea proposatzen dugu, hainbat hedabidetan behar den informazioa
emanda eta herritarren artean , edukiontziak zuzen erabiltzeko, azalpen
orriak banatuta. (gure proposamenaren asmoaren zati bezala, orriska bat
banatu zen)


 . Konbentzitu egin behar dira herritarrak, edukiontzien sistemari esker,
bereizketa edo gaikako zer hori oso eraginkorra izan daitekeela. GARDENek,
borondatezkoekin edo bolondresekin test bat burutzea proposatzen du,
baieztapen hori emaitzekin ziurtatzeko. (ekintza hori nola eraman daitekeen
ikusteko eskema bat entregatu zen).


 . 5. edukiontzi horien kokalekuak modu "arrazionalagoa"n banatzea.


  GARDENek berretsi egiten du printzipio hau: “kutsatzen duenak ordaindu
behar du”. Horregatik, 5. edukiontzi hori erabiltzearen arabera eta zuzen
erabiltzearen arabera, deskontua/igoera ekintza indartzea proposatzen
du. Udalaren
ekimena, 5. edukiontziaren erabiltzaileei 2013ko zabor-tasan % 1a ez
igotzeko erabaki hori, gure iritziz bide onetik doa, baina aldi berean, oso
ekimen urria da, anekdota hutsa kasik. Lortu nahi diren helburuak lortzeko,
ekimen indartsuago batekin oraingo urte hau modu baikorragoan hasteko
aukera galdu da.


  Eperik ez duen helburu batek benetako helburu izateari uzten dio. GARDENek,
lanerako erreminta bizi legez, kronograma bat egiteko proposamena egiten
du, ekintzak eta helburuak epe motzera, ertainera eta luzera ezarrita. Proiektu
hori herriko jendearen artean ezagutarazi eta herritarrek bere egin behar
dute, denon helburua eta helburu egingarria delako, hori lortzeko herri
osoak parte hartuta eta lagunduta.


 *****************************



 *Eibarren 2013ko otsailean.*
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to