Google Maps ezagutuko dozue (http://maps.google.es/), hara juan eta jarri zaittie Gasteizen gainian. Haundittu hori eta pixkaka-pixkaka abixatu zaittie ipar eskumara eta Gasteizko kuartelen gainian jarriko zarie (Araka-kuak oker ez banago). Horixe egin neban oin dala urte gutxi batzuk eta orduan 49 tanke ikusten ziran bertan (zer egitten dabe hórrek tankiok Gasteizen?). Orduan ez neban ezer esan zati batian errespetua (bildurra?) emoten zeztalako. Gero, azkenengo urte bixan edo, operaziño bera egin dot, akordatu naizenian, baina ez zan ezer ikusten. Bistatik kenduta izango zittuezen akorazau hórrek? Gaur berriro egin dot, eta txan-txan-txan..., bederatzi tanke ikusten dira, biñaka jarrita. Ikusi gura dozue? Ba segidu nere instrukziñuak eta zuen begi aurrian izango dozuez. .
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
