Egun bategatik pasatu zait data, baina tira, atzo bete ziren 15 urte Eibartarrak zerrenda, gure zerrenda hau, sortu zela.
Lehen mezu-trukearen arrastoa hemen<http://thread.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/417>(lehen data okerra da, erantzunena zuzena) eta hemen<http://blog.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/month=19980401>irakur daiteke- Ziber-arkeologiaren ajeengatik, artxiboa kontsultatzeko modu bat <http://news.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/>baino gehiago <http://postaria.com/pipermail/eibartarrak/> dago, dakizuenez, eta artxibo orijinala Yahoo-ren tripetatik erreskatatu behar izan genuen bere garaian. Beraz, zorionak guri! Zorionak, bai, baina... hausnarketa ere bai: Neurri handi batean, hasierako urteetan gehitutako jende multzo baten inguruan funtzionatzen jarraitzen du zerrenda honek. Apenas gehitzen den jende berririk, hori da egia. Eta zaharragoon Interneteko jardun sozialean ere, jaitsi egin da parte-hartzea, agian Twitter edo Facebook-en gehiago gabiltzalako. Nola bideratu hori jende gehiago erakartzeko? "Kanpaina" eginez? ala moldaketa tekniko batzuekin? Ez dakit, tarteka jartzen naiz pentsatzen, baina ez oso sakon eta oraingoz ez daukat erantzunik, konponbiderik. Baina eraldaketa teknikoren batek zerak erakartzen nau... gauza marabillosoren bat norbaiti okurritzen bazaio, eskertuko nituzke pistak. Bitartean, jakina, Eibartarrak zerrenda<http://eibar.org/eibartarrak-zerrenda>ez dugu itxiko, ezta? Ondo izan! -- Luistxo
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
