Albisteak ikusten, Maiatzaren 1eko manifestazioak agertu zaizkigu, eta Espainiako batean ikusi dugu Internazionala kantatzen zutela. Agrupémonos todos, en la lucha final...
Aitak (91 urte), orduan, txiste zahar bat gogoratu du, Eibarren 20. mende hasierako Alfa hartan esaten ei zutena edo. Sozialisten inguruan sortutako enpresa izan zen Alfa, baina haien artean ere bazegoen klaserik, gorago edo beherago zeudenak botere katean, enpresako postu eta soldata onenak beren artean banatu zituen kamarilla bat buru, nolabait esateko. Eta haiengatik esaten ei zuten: Agrupé batzuk bakarrik, besteak, Monos todos. -- Luistxo
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
