Horren harira: ahalegindu zarie iñoiz internazionala euskeraz kantatzen?
Nik, egiten dodan bakotxian barre egitten dot! Ez dau amaren alabarik
aittuko dabenik Gabriel Arestiren bertsinñua, bakarra dana, gaiñera!

Horren gaiñian idatzi dot
http://eibar.org/blogak/leire/internazionala-euskaraz Egin biharko litzake
ganorazko bersiño bat, ezta?

leire, zutik!


Luistxo Fernandez<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 maiatza
1 14:36):

> Albisteak ikusten, Maiatzaren 1eko manifestazioak agertu zaizkigu, eta
> Espainiako batean ikusi dugu Internazionala kantatzen zutela. Agrupémonos
> todos, en la lucha final...
>
> Aitak (91 urte), orduan, txiste zahar bat gogoratu du, Eibarren 20. mende
> hasierako Alfa hartan esaten ei zutena edo. Sozialisten inguruan sortutako
> enpresa izan zen Alfa, baina haien artean ere bazegoen klaserik, gorago edo
> beherago zeudenak botere katean, enpresako postu eta soldata onenak beren
> artean banatu zituen kamarilla bat buru, nolabait esateko. Eta haiengatik
> esaten ei zuten: Agrupé batzuk bakarrik, besteak, Monos todos.
>
> --
> Luistxo
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to