Datorren larunbatean, maiatzaren 18an, Coliseoan izango gara Besta Berri
ikuskizunarekin. Juan A. Urbeltz eta Argia dantzari taldearen ikuskizuna da
Besta Berri eta bertan Kezka dantza taldeak parte hartzen du Argia, Duguna,
Haritz, Xinkako, Maritzuli eta Gure-Kai taldeekin batera.

Besta Berri osatzen duten zatietako bat, Muriska izenekoa, orain ia 25 urte
sortu zuen Argiak, eta nire ustez talde honek egindako lanik ederrenetakoa
bat da. Pastoraletan inspiratutako drama koreografikoa da, zenbait unetan
eszenan 60 dantzari batzera iristen dena. Bereziki aipagarria iruditzen
zait musika, kantutegietan ahaztuta zeuden doin zaharrak berpiztuz soinu
banda ziragarria eraiki baitzuten Marian Arregi eta Juan Antonio Urbeltzek,
eta gaur egun ere interpretazio distiratsuarekin aurkezten baita.

100 lagun inguruk parte hartzen du Besta Berri ikuskizunean. Logistika eta
koordinazio konplexu du, eta emanaldiak tantaka antolatu eta eskaintzera
behartzen du. Arriaga antzokian estreinatu da, Eibarkoa izango du bigarren
emanaldia, eta ondoren, ekainaren 9an, Donostian Victoria Eugenia antzokian
eskainiko da. Aukera oso berezia dugu beraz Eibarren. Eibarko Klub
Deportiboak antolatzen duen Euskal Jaiaren egitarauan, Eibarko Udala
antolatzen duen Coliseo antzokiko dantza programazioan eta Eusko
Jaurlaritzaren dantza zirkuitoaren baitan aurkeztuko da Besta Berri
Eibarren.

Ikustera gonbidatu nahi zaituztet beraz. Ez da egunero egin eta ikus
daitekeen zerbait. Aukera bakana. Aprobetxatu.

*Argia: Besta Berri
*2013ko maiatzak 18, larunbata, 20:00etan
Eibar, Coliseo antzokia
Sarrera: 10 €

Sarrerak salgai Kutxabanak-en eta Coliseoko txarteldegian Astelehenetan
(19:00-20:00) eta ostiraletan (21:00-22:00).
 http://www.dantzan.com/blogak/kezka/dantza-coliseoan-argia-besta-berri
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to