Egun on!

Oierrek gonbidapena egin detsue. Eta nik animau egin nahi zaittuet; izan
be, ikusitta dakat espektakulua estreiñuan. Ederra, intentsua, detalle
pillo batekin, disfrutatzeko zihero.

Ez dakitt juaterik izango dodan, baiña errepikatzeko modukua da. Benetan,
zalantzan bazgozie, egidazue kasu eta juan! Itzela da!

Esango destazue!

leire, ikusle fiña


Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 maiatza 12
11:25):

>
> Datorren larunbatean, maiatzaren 18an, Coliseoan izango gara Besta Berri
> ikuskizunarekin. Juan A. Urbeltz eta Argia dantzari taldearen ikuskizuna
> da Besta Berri eta bertan Kezka dantza taldeak parte hartzen du Argia,
> Duguna, Haritz, Xinkako, Maritzuli eta Gure-Kai taldeekin batera.
>
> Besta Berri osatzen duten zatietako bat, Muriska izenekoa, orain ia 25
> urte sortu zuen Argiak, eta nire ustez talde honek egindako lanik
> ederrenetakoa bat da. Pastoraletan inspiratutako drama koreografikoa da,
> zenbait unetan eszenan 60 dantzari batzera iristen dena. Bereziki
> aipagarria iruditzen zait musika, kantutegietan ahaztuta zeuden doin
> zaharrak berpiztuz soinu banda ziragarria eraiki baitzuten Marian Arregi
> eta Juan Antonio Urbeltzek, eta gaur egun ere interpretazio
> distiratsuarekin aurkezten baita.
>
> 100 lagun inguruk parte hartzen du Besta Berri ikuskizunean. Logistika eta
> koordinazio konplexu du, eta emanaldiak tantaka antolatu eta eskaintzera
> behartzen du. Arriaga antzokian estreinatu da, Eibarkoa izango du bigarren
> emanaldia, eta ondoren, ekainaren 9an, Donostian Victoria Eugenia antzokian
> eskainiko da. Aukera oso berezia dugu beraz Eibarren. Eibarko Klub
> Deportiboak antolatzen duen Euskal Jaiaren egitarauan, Eibarko Udala
> antolatzen duen Coliseo antzokiko dantza programazioan eta Eusko
> Jaurlaritzaren dantza zirkuitoaren baitan aurkeztuko da Besta Berri
> Eibarren.
>
> Ikustera gonbidatu nahi zaituztet beraz. Ez da egunero egin eta ikus
> daitekeen zerbait. Aukera bakana. Aprobetxatu.
>
> *Argia: Besta Berri
> *2013ko maiatzak 18, larunbata, 20:00etan
> Eibar, Coliseo antzokia
> Sarrera: 10 €
>
> Sarrerak salgai Kutxabanak-en eta Coliseoko txarteldegian Astelehenetan
> (19:00-20:00) eta ostiraletan (21:00-22:00).
>  http://www.dantzan.com/blogak/kezka/dantza-coliseoan-argia-besta-berri
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to