Kaixo,

Atzo iluntzixan udaletxian egon nitzan Errebalen ze egin "erabakitzeko"
prozesuan aurkezpenian.
Ondiokan harrittuta nago aurkezpenakin.
Valentziako enpresa batek gidatu zeban aurkezpena. Ta behin ta berriz
azpimarratu zittuan prozesu parte-hartzaile baterako gakuak:
- Herritarrak dira prozesuaren oinarri
- Kalitatea
- Ongizatea
- Oreka sozial eta politikoa
- ...

Baina zelan bermatuko dittuzte baldintzok?

Nere ustez kalitatia bermatzeko ezinbestekuak dira ezagutza, gertutasuna,
bizimodua ezagutzia, hizkuntza... Aurkezpena espaƱolez izan zan, noski.
Neri behintzat ez zesten inolako gertutasunik transmitidu.

Zegaittik inbertidu bihar dau udalak Valentziako enpresa (uste dot
elkarlanian arituko dirala berreibar proiektukuekin) batian dirua? Ez al
dago gertuago prozesua gidatzeko gai dan enpresarik?

Iaz plan estrategikua barritzeko prozesu herrittarra abiatu zeban udalak.
Lehenengo batzarrian egon nitzan, euskaraz aipamenik be ez zan egon ta alde
egin neban. alkatian idazkarixari idatzi netsan, ta aurrerantzian kontuan
eukiko zebela erantzun zeben, baitta materiala euskaraz bidaliko zebela be.
ondiokan zain nago.

Uste dot eibarko udalak urtarrilian sinatu zebala diputaziƱuakin udalaren
kontratazioak euskaraz egitteko hitzarmen bat, edo behintzat euskara
aintzat hartzeko. badirudi ez dakala hau betetzeko asmorikan...

harrittuta ta hasarre nago

igone
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to