Neuk be uste dot eskandalu bat dala horrelako prozesu bat gidatuko daben
pertsonala euskalduna ez izatia. Beste gauza bat da nongoa den enpresa.
Kontratuen Legeak ez dau lokalismorik ahalbidetzen eta teorikoki enpresa
finlandiar bat aurkeztu leike. Garrantzitsuena, hortaz, ez da enpresaren
jatorrixa, hizkuntzaren ezagutza baizik (enpresa esleipendunak, hemen
aritzeko, kontratatu beharko luke pertsonal euskalduna). Jakina, hori
esijitzea Udalaren esku dago eta kale egin dau barriro...


igone lamarain<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013
maiatza 22 16:50):

> Kaixo,
>
> Atzo iluntzixan udaletxian egon nitzan Errebalen ze egin "erabakitzeko"
> prozesuan aurkezpenian.
> Ondiokan harrittuta nago aurkezpenakin.
> Valentziako enpresa batek gidatu zeban aurkezpena. Ta behin ta berriz
> azpimarratu zittuan prozesu parte-hartzaile baterako gakuak:
> - Herritarrak dira prozesuaren oinarri
> - Kalitatea
> - Ongizatea
> - Oreka sozial eta politikoa
> - ...
>
> Baina zelan bermatuko dittuzte baldintzok?
>
> Nere ustez kalitatia bermatzeko ezinbestekuak dira ezagutza, gertutasuna,
> bizimodua ezagutzia, hizkuntza... Aurkezpena espaƱolez izan zan, noski.
> Neri behintzat ez zesten inolako gertutasunik transmitidu.
>
> Zegaittik inbertidu bihar dau udalak Valentziako enpresa (uste dot
> elkarlanian arituko dirala berreibar proiektukuekin) batian dirua? Ez al
> dago gertuago prozesua gidatzeko gai dan enpresarik?
>
> Iaz plan estrategikua barritzeko prozesu herrittarra abiatu zeban udalak.
> Lehenengo batzarrian egon nitzan, euskaraz aipamenik be ez zan egon ta alde
> egin neban. alkatian idazkarixari idatzi netsan, ta aurrerantzian kontuan
> eukiko zebela erantzun zeben, baitta materiala euskaraz bidaliko zebela be.
> ondiokan zain nago.
>
> Uste dot eibarko udalak urtarrilian sinatu zebala diputaziƱuakin udalaren
> kontratazioak euskaraz egitteko hitzarmen bat, edo behintzat euskara
> aintzat hartzeko. badirudi ez dakala hau betetzeko asmorikan...
>
> harrittuta ta hasarre nago
>
> igone
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to