Ez dot ondo gogoratzen nun eta zeiñek (Twitterren, Marijo Deograciasek?), etxian erabiltzen genduzen hitz-joko eta esamoldien billa zebixala.

Gaur gogoratu dot bat, amak umetan asko esaten zestana. Ez dakitt hari horretan iñok aittatu ete zeban.

Badakizue ume guztiak izaten dabela danan gaiñian galdetzeko sasoia. Bueno, esakera hau halako egoerak mozteko erabiltzen zeban amak.

-Txubaskerua jantzi.

-Ze ba?

-Eurixa dalako.

-Ze ba?

-Egualdi txarra dagolako.

-Ze ba?

-Negua dalako.

-Ze ba?

-ZEBON ANDRIA!!!! (Zeboren andrea)

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://fisiolantaldea.blogspot.com/

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to