Ez nekien Koldo Zuazo hizkuntzalari eibartarra nobelista sartu zenik. Ba duela bi urtekoa ei da liburua, "Neure buruaren alde". Abentura mediebalak edo. http://uberan.org/?kaia/item/neure-buruaren-alde-erdi-aroan-kokatzen-den-abentura
Inork irakurri du? Jakin dut albiste honetatik Sustatun: http://sustatu.com/galtzagorri_lit/1370246682 Liburuzaleen elkarte batek Liburu-klip lehiaketa bat egin du ikasleen artean (trailer bat egitea liburu bati, modan dagoen gauza interesgarri bat), eta batek baino gehiagok aukeratu du Zuazorena. Izango da institutuetan irakurterraz jotzen diren liburu horien artean sailkatu dutela pedagogoek? Sustatuko albistean itsatsita dagoen bideoan Game of Thrones telesaileko musikarekin ageri da liburua... Halakoa ote? 3. denboraldian doan eta partzialki euskaratua dagoen telesail bat da Game of Thrones: http://azpitituluak.com/euskaraz/1315558190/ Luistxo
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
