Nik be interesa dakat nobela horretan. ¿Iñok ez dau leittu? Ez dakitt ba... 
txarto pensatzen hasi biharko naiz.
    Ima.
 
Date: Wed, 5 Jun 2013 08:45:33 +0200
From: [email protected]
To: [email protected]
Subject: [eibar] Koldo Zuazoren nobela

Ez nekien Koldo Zuazo hizkuntzalari eibartarra nobelista sartu zenik. Ba duela 
bi urtekoa ei da liburua, "Neure buruaren alde". Abentura mediebalak edo. 
http://uberan.org/?kaia/item/neure-buruaren-alde-erdi-aroan-kokatzen-den-abentura


Inork irakurri du?

Jakin dut albiste honetatik Sustatun: 
http://sustatu.com/galtzagorri_lit/1370246682

Liburuzaleen elkarte batek Liburu-klip lehiaketa bat egin du ikasleen artean 
(trailer bat egitea liburu bati, modan dagoen gauza interesgarri bat), eta 
batek baino gehiagok aukeratu du Zuazorena. Izango da institutuetan 
irakurterraz jotzen diren liburu horien artean sailkatu dutela pedagogoek?


Sustatuko albistean itsatsita dagoen bideoan Game of Thrones telesaileko 
musikarekin ageri da liburua... Halakoa ote?

3. denboraldian doan eta partzialki euskaratua dagoen telesail bat da Game of 
Thrones:
http://azpitituluak.com/euskaraz/1315558190/


Luistxo


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.             
                          
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to