Oker ez banago, posta zerrenda hau sortu eta gutxira Plan Estrategikoa
diseinatu zen.
Pasa dira urte batzuk, eta  Eibarko  Udalak bultzatuta, abian da Plan
estrategiko berria idazteko deialdia,
*http://tinyurl.com/ocx8g3y*

Dokumentu ikusi dut eta behintzat gure artxibo honetan gera dadin, kopiatu
eta zerrendara botatzen dut (barkatu mezu luze hau)

Helburu orokorra eredu berria erdiestea izan behar da, hiriaren esparru
guztietako kudeaketa eraginkorrean oinarrituta, hiriaren beraren beharrak—
eta, batez ere, herritarrenak— asebeteko dituena.

Helburu orokor hori hiri jasangarria, era eraginkorrean konektatuta,
berritzailea eta bidezkoa lortzean gauzatuko da.

Jasangarria, inteligentea eta integratzailea den hiriaren hazkundea
planifikatuko duen dokumentua idaztea da helburua eta horretarako
ondorengo ardatzetan
 eta horiei dagozkien helburuetan oinarrituko diren lerro estrategikoak
aztertu eta diseinatu beharko ditu:


 *1. Ekonomia*

- Herritar konprometituak lortzea, Eibar ezagutzan aitzindari diren
gizarteen artean kokatze aldera.

- Udalerrian jarduera ekonomikoa eta enpresa berriak sortzea sustatzea,
garapen bidean dauden sektoreei eta hedatzen ari diren merkatuei lotuta.

- Udalerriko gaur egungo egitura produktiboari sostengua ematea,
lehiakorrago eginez. Babes hori argia izan behar den bi produkzio-sektore
identifikatu dira: industria eta zerbitzuak.

- Balio erantsia sortzeko gaitasun handia duten enpresa berriak eta talentu
zientifikoak erakartzea, herrian koka daitezen, Eibarko Polo
Teknologikoaren sorrera eta dagoeneko I+G+B-ri lotuta dauden erakundeak
(Tekniker, Bic-Berrilan, EHU eta Armeria Eskola) aprobetxatuz.

- Eibartarren artean ekintzailetza sustatzea. Enpresa txikiei begirako
laguntza-politika espezifikoa garatzea.

- Udal gestioa hobetzea, hiriko zerbitzu publikoen kopuruari eta
kalitateari eustea ahalbidetuko duen eraginkortasun handiagoa lortze aldera.

- Eskualdeko hiriburu gisa Eibarrek duen lidergoa bultzatzen jarraitzea.

- Esparru espezifikoa definitzea eta formazioaren, enpresaren eta I+G-ren
eremuetan lan egiten duten erakundeen artean lankidetza sareak indartzea,
emaitzetara bideratutako estrategia baten barruan.

- Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria titulua aldarrikatzea, pertsonen
inguruan, batez ere gazteenen inguruan, balioa sortzeko.

- Eibar zerbitzu gune gisa indartzea eta aisialdi zein negozio jarduerak
garatzeko erakargarritasuna handitzea.

- Euskadin Eibarrek duen zentraltasunari —duen komunikazio azpiegitura
onari esker sendotuta dagoena— balioa ematea.

- Eibarrek eskualdearekin dituen harremanak sendotzea.

- Eibar Hiriko Merkataritza Gune gisa indartu, bai Debabarrenerako, bai
mugakide dituen eskualdeetarako.

*2. Gizartea *

- Biztanleria-piramidea gazteagotzea.

- Udalerriaren bizi-kalitatea eta gazteentzako erakargarritasuna hobetzea.
Udal politikak garatzeko zeharkako ardatz bilakatu enplegu-, etxebizitza-,
kirol- eta kultura-politikak.

- Zientziaren eta teknologiaren esparruetan, merkatuko gaur egungo
eskakizunetara egokitutako espezialitate berriak ezartzea, hezkuntza eta
formazio gune gisa Eibarrek duen zeregina indartzeko.

- Biztanleen elebitasuna bermatzea euskararen erabilera normalizatzeko, eta
belaunaldi berriak hirueletasunean gaitzea.

- Gizarte informatu eta sentsibilizatu bat lortzea, herritarren
parte-hartzea bultzatzeko bizimodu indibidual eta kolektiboa hobetuko
dituzten erabakiak hartzeko orduan.

- Herritarrak kontzientziatzea eta formatzea, Udal baten eskubide eta
betebeharren inguruko gaietan, udal gestioan, erabakiak hartzeko.

- Heritarren parte-hartzea bultzatzea erabakiak hartzeko orduan, eta
horretarako beharrezkoak diren bideak eta tresnak eskaintzea.

- Gizarteko alor ezberdinen eskakizun gero eta espezifikoei erantzun
eraginkorra ematea.

*3. Mugikortasuna*

- Garraio kolektiboa optimizatzeko eta zerbitzua zein eskaera erakartzea
hobetzeko neurriak proposatzea.

- Sistemaren intermodalitatea sendotzea, arreta berezia eskainita
garraiobide publiko ezberdinen arteko aldageltokiei.

- Bizikletaren eguneroko erabilera sustatzea, hiria zeharkatuko duen
bidegorri baten bitartez.

- Aparkalekuen sistema eta antolamendua ezartzea, kontuan hartuta, bai
erdiguneko aparkalekuak eta aldageltokiei lotutakoak, bai kanpokoak; beti
ere, garraio publikoko zerbitzuekin eta oinezko eta bizikleta bidezko
ibilbideekin bat egiteko, hiriko ibilgailu kopuru osoa eta eguneroko
ibilgailuen zirkulazioa oinarri hartuta.

- Oinezkoen ibilbideak eta egoteko lekuak berraztertzea eta esku hartze
berriak proposatzea; alde batetik, horien erabilera eta sarbidea handitzeko
eta errazteko, eta bestetik, daudenak osatzeko eta zabaltzeko.

- Neurriak ebaluatzea honako ikuspegi hauetatik: garraioaren
funtzionalitatea, hiri-integrazioa, irisgarritasuna eta ingurumenaren
hobekuntza.

*4. Hiri jasangarria eta Ingurumea*

- Zaharkitutako auzo industrialak berritzea: Txonta, Matsariako beheko
partea eta Arragueta.

- Hiria handitzea, herritarrentzako espazio publiko berriak sortzea
bultzatuta.

- Eraikin industrial zaharrak berritzea eta berrerabiltzea sustatzea,
erabilera berria emateko eta beste eremu batzuk eraikitzea saihesteko.

- Eibarko ingurune naturalari balioa ematea.

- Berdegune berriak garatzea eta hirigunean daudenak hobetzea.

- Pasealeku berriak, oinezkoentzako eta bizikidetzako guneak sortzea.

- Herritarren ingurumen-kontzientzia hobetzea.

- Ekonomia ekologista eta lehiakorragoa sustatzea.

- Udalaren eguneroko jardunean ingurumen-kudeaketarako irizpideak
aplikatzea, herritarrentzako eredugarria izango den jokabidea garatzeko,
udal kontsumoak murriztuta, baliabideen erabileran kudeaketa ekoeraginkorra
eginda edo erosketa publiko berdea garatuta.

Ba hori,

deialdi eta dokumentu osoari daraman lotura: *http://tinyurl.com/ocx8g3y*

ondo segi

Eneko


-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80bar
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to