barkatu boutadea: "plan estrategiko" berbak entzun edo irakurtzen ditudan 
bakoitzean, korrika bizian hasten naiz, atzera begiratu ere egin gabe.

x.

El 27/11/2013, a las 10:47, Eneko Astigarraga escribió:

> Auto-erantzuna, ikusi dudadalako aurrerago aipatu nuen Plan Estrategiko 
> berria definitzeko bileretan parte hartzeko aukera dagoela. Abenduaren 11 eta 
> 12an izango dira bilera horiek, baina izen ematea abenduaren 5a baino 
> lehenago izan omen behar du. 
> Honen inguruko albisteak:
> 
> http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2013/11/24/vecinos/debabarrena/la-ciudad-inicia-otro-proceso-para-elaborar-un-nuevo-plan-estrategico
> http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20131124/guipuzcoa/ciudadania-invitada-debatir-diciembre-20131124.html
> http://www.diariovasco.com/v/20131127/bajo-deba/abierto-plazo-para-inscribirse-20131127.html
> 
> eneko
> 
> 
> 2013/6/11 Eneko Astigarraga <[email protected]>
> 
> Oker ez banago, posta zerrenda hau sortu eta gutxira Plan Estrategikoa 
> diseinatu zen. 
> Pasa dira urte batzuk, eta  Eibarko  Udalak bultzatuta, abian da Plan 
> estrategiko berria idazteko deialdia, 
> http://tinyurl.com/ocx8g3y
> 
> Dokumentu ikusi dut eta behintzat gure artxibo honetan gera dadin, kopiatu 
> eta zerrendara botatzen dut (barkatu mezu luze hau) 
> 
> Helburu orokorra eredu berria erdiestea izan behar da, hiriaren esparru 
> guztietako kudeaketa eraginkorrean oinarrituta, hiriaren beraren beharrak— 
> eta, batez ere, herritarrenak— asebeteko dituena.
> Helburu orokor hori hiri jasangarria, era eraginkorrean konektatuta, 
> berritzailea eta bidezkoa lortzean gauzatuko da.
> 
> Jasangarria, inteligentea eta integratzailea den hiriaren hazkundea 
> planifikatuko duen dokumentua idaztea da helburua eta horretarako ondorengo 
> ardatzetan  eta horiei dagozkien helburuetan oinarrituko diren lerro 
> estrategikoak aztertu eta diseinatu beharko ditu:
> 
> 1. Ekonomia
> - Herritar konprometituak lortzea, Eibar ezagutzan aitzindari diren gizarteen 
> artean kokatze aldera.
> - Udalerrian jarduera ekonomikoa eta enpresa berriak sortzea sustatzea, 
> garapen bidean dauden sektoreei eta hedatzen ari diren merkatuei lotuta.
> - Udalerriko gaur egungo egitura produktiboari sostengua ematea, lehiakorrago 
> eginez. Babes hori argia izan behar den bi produkzio-sektore identifikatu 
> dira: industria eta zerbitzuak.
> - Balio erantsia sortzeko gaitasun handia duten enpresa berriak eta talentu 
> zientifikoak erakartzea, herrian koka daitezen, Eibarko Polo Teknologikoaren 
> sorrera eta dagoeneko I+G+B-ri lotuta dauden erakundeak (Tekniker, 
> Bic-Berrilan, EHU eta Armeria Eskola) aprobetxatuz.
> - Eibartarren artean ekintzailetza sustatzea. Enpresa txikiei begirako 
> laguntza-politika espezifikoa garatzea.
> - Udal gestioa hobetzea, hiriko zerbitzu publikoen kopuruari eta kalitateari 
> eustea ahalbidetuko duen eraginkortasun handiagoa lortze aldera.
> - Eskualdeko hiriburu gisa Eibarrek duen lidergoa bultzatzen jarraitzea.
> - Esparru espezifikoa definitzea eta formazioaren, enpresaren eta I+G-ren 
> eremuetan lan egiten duten erakundeen artean lankidetza sareak indartzea, 
> emaitzetara bideratutako estrategia baten barruan.
> - Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria titulua aldarrikatzea, pertsonen 
> inguruan, batez ere gazteenen inguruan, balioa sortzeko.
> - Eibar zerbitzu gune gisa indartzea eta aisialdi zein negozio jarduerak 
> garatzeko erakargarritasuna handitzea.
> - Euskadin Eibarrek duen zentraltasunari —duen komunikazio azpiegitura onari 
> esker sendotuta dagoena— balioa ematea.
> - Eibarrek eskualdearekin dituen harremanak sendotzea.
> - Eibar Hiriko Merkataritza Gune gisa indartu, bai Debabarrenerako, bai 
> mugakide dituen eskualdeetarako.
> 2. Gizartea
> - Biztanleria-piramidea gazteagotzea.
> - Udalerriaren bizi-kalitatea eta gazteentzako erakargarritasuna hobetzea. 
> Udal politikak garatzeko zeharkako ardatz bilakatu enplegu-, etxebizitza-, 
> kirol- eta kultura-politikak.
> - Zientziaren eta teknologiaren esparruetan, merkatuko gaur egungo 
> eskakizunetara egokitutako espezialitate berriak ezartzea, hezkuntza eta 
> formazio gune gisa Eibarrek duen zeregina indartzeko.
> - Biztanleen elebitasuna bermatzea euskararen erabilera normalizatzeko, eta 
> belaunaldi berriak hirueletasunean gaitzea.
> - Gizarte informatu eta sentsibilizatu bat lortzea, herritarren parte-hartzea 
> bultzatzeko bizimodu indibidual eta kolektiboa hobetuko dituzten erabakiak 
> hartzeko orduan.
> - Herritarrak kontzientziatzea eta formatzea, Udal baten eskubide eta 
> betebeharren inguruko gaietan, udal gestioan, erabakiak hartzeko.
> - Heritarren parte-hartzea bultzatzea erabakiak hartzeko orduan, eta 
> horretarako beharrezkoak diren bideak eta tresnak eskaintzea.
> - Gizarteko alor ezberdinen eskakizun gero eta espezifikoei erantzun 
> eraginkorra ematea.
> 3. Mugikortasuna
> - Garraio kolektiboa optimizatzeko eta zerbitzua zein eskaera erakartzea 
> hobetzeko neurriak proposatzea.
> - Sistemaren intermodalitatea sendotzea, arreta berezia eskainita garraiobide 
> publiko ezberdinen arteko aldageltokiei.
> - Bizikletaren eguneroko erabilera sustatzea, hiria zeharkatuko duen 
> bidegorri baten bitartez.
> - Aparkalekuen sistema eta antolamendua ezartzea, kontuan hartuta, bai 
> erdiguneko aparkalekuak eta aldageltokiei lotutakoak, bai kanpokoak; beti 
> ere, garraio publikoko zerbitzuekin eta oinezko eta bizikleta bidezko 
> ibilbideekin bat egiteko, hiriko ibilgailu kopuru osoa eta eguneroko 
> ibilgailuen zirkulazioa oinarri hartuta.
> - Oinezkoen ibilbideak eta egoteko lekuak berraztertzea eta esku hartze 
> berriak proposatzea; alde batetik, horien erabilera eta sarbidea handitzeko 
> eta errazteko, eta bestetik, daudenak osatzeko eta zabaltzeko.
> - Neurriak ebaluatzea honako ikuspegi hauetatik: garraioaren 
> funtzionalitatea, hiri-integrazioa, irisgarritasuna eta ingurumenaren 
> hobekuntza.
> 4. Hiri jasangarria eta Ingurumea
> - Zaharkitutako auzo industrialak berritzea: Txonta, Matsariako beheko partea 
> eta Arragueta.
> - Hiria handitzea, herritarrentzako espazio publiko berriak sortzea 
> bultzatuta.
> - Eraikin industrial zaharrak berritzea eta berrerabiltzea sustatzea, 
> erabilera berria emateko eta beste eremu batzuk eraikitzea saihesteko.
> - Eibarko ingurune naturalari balioa ematea.
> - Berdegune berriak garatzea eta hirigunean daudenak hobetzea.
> - Pasealeku berriak, oinezkoentzako eta bizikidetzako guneak sortzea.
> - Herritarren ingurumen-kontzientzia hobetzea.
> - Ekonomia ekologista eta lehiakorragoa sustatzea.
> - Udalaren eguneroko jardunean ingurumen-kudeaketarako irizpideak aplikatzea, 
> herritarrentzako eredugarria izango den jokabidea garatzeko, udal kontsumoak 
> murriztuta, baliabideen erabileran kudeaketa ekoeraginkorra eginda edo 
> erosketa publiko berdea garatuta.
> Ba hori, 
> deialdi eta dokumentu osoari daraman lotura: http://tinyurl.com/ocx8g3y
> ondo segi
> Eneko
> 
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to