2013/6/13 Mikel Larreategi <[email protected]>

>
> Eta Arrate eta inguruetan egin beharreko Gerra Zibileko trintxeren
> inguruko lanak bertan behera geratu ziran,
>

Lan horiek egitearen aurkako 2 errekurtso aurkeztu ziren,  Aralarrena bat
 eta gure zerrendakide batena bestea.
Eta arrazoia eman dio alkatetzak, horregatik bertan behera geratu dira.

Laburtuta asuntoa zera da +/- : Udaletxeak Arrate, Akondia, Ixua, Kalamua,
Aginaga eta Santakurutz inguruetan obra horiek egitea aurreikusita zeukan
terrenoak, hau da lubaki gehienak kokatuta dauden terrenoak,  ez direla
publikoak, pribatuak baizik. Antza denez, terrenoen ugasabekin kontaktatu
eta adostu barik, atera zen bertan lanak egiteko lehiaketa.

Aipatutako lekuetan, gerra zibilaren aztarnak garbitu, belar-sastrakak
kendu, indusketa lanak egin eta ingurua egokitu zen ideia.  Lan horiek
guztiak eginda, lur-zakuak jarri, ingurua gerra garaian zegoen bezala
berregiteko: tiratzaileen postuak, lubakiak, ea eta landarediaren hazkunde
naturalarengatik lubakiak hondatu ez daitezeneta herbizidekin tratamendu
eman eta Arrateko zelaiko beste elementu defendatzaile batzuk ipintzea zen
helburua.


eneko



-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to