Badakat lagun bat lur sakuak eta halako lur mogimenduak egittian guztiz kontra 
dagona, bale, nagusiak ez badatoz bat ez dago ezer egitterik. Ondo.
 
Baina nik diñot (eta nere lagunak): jarri leikez 20-30 panel bidietan ondo 
azalduz gauzak zelan ziran. Ez dira trintxerak ipiniko baina errez-erreza izan 
leike jakitzia. Bidietan panelak ipintzeko ez dot uste jabiak ezer esan 
leikenik kontrara.
 
Egingo dabe????? EZETZ!! NIK GARBI DAKAT BORONDATERIK EZ DAGOELA!!!
 
     Ima.
 
From: [email protected]
Date: Fri, 14 Jun 2013 13:10:55 +0200
To: [email protected]
Subject: Re: [eibar] Karakaten eta gerria izan zala ta


Espezialistek jakingo dute, baina niri luz-zakuak berriz jartzea ez zait 
gustatzen. Belarra moztea eta sastrakak kentzea ondo iruditzen zait, baina 
berriz lur zakuak jartzea oso artifiziala gertatzen zait.


Dena den, ikusten denez oraingoz ezerrez. 
Eskerrikasko,
oier.



2013/6/13 Eneko Astigarraga <[email protected]>


2013/6/13 Mikel Larreategi <[email protected]>









Eta Arrate eta inguruetan egin beharreko Gerra Zibileko trintxeren inguruko 
lanak bertan behera geratu ziran,
Lan horiek egitearen aurkako 2 errekurtso aurkeztu ziren,  Aralarrena bat  eta 
gure zerrendakide batena bestea. 


Eta arrazoia eman dio alkatetzak, horregatik bertan behera geratu dira.

Laburtuta asuntoa zera da +/- : Udaletxeak Arrate, Akondia, Ixua, Kalamua, 
Aginaga eta Santakurutz inguruetan obra horiek egitea aurreikusita zeukan 
terrenoak, hau da lubaki gehienak kokatuta dauden terrenoak,  ez direla 
publikoak, pribatuak baizik. Antza denez, terrenoen ugasabekin kontaktatu eta 
adostu barik, atera zen bertan lanak egiteko lehiaketa.




Aipatutako lekuetan, gerra zibilaren aztarnak garbitu, belar-sastrakak kendu, 
indusketa lanak egin eta ingurua egokitu zen ideia.  Lan horiek guztiak eginda, 
lur-zakuak jarri, ingurua gerra garaian zegoen bezala berregiteko: tiratzaileen 
postuak, lubakiak, ea eta landarediaren hazkunde naturalarengatik lubakiak 
hondatu ez daitezeneta herbizidekin tratamendu eman eta Arrateko zelaiko beste 
elementu defendatzaile batzuk ipintzea zen helburua.




eneko

-- 


Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80


_______________________________________________

Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]

izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)



Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


-- 
____________________________________________


Oier Araolaza Arrieta - [email protected]

 



_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.             
                          
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to