Ez da izan hainbesterako, hala emon desta neri, txaparrada gogorra baina 
nahiko normala.
 
    Ni lagun batzuen etxera juan naiz, bueltan gasolina bota gura izan dot 
baina ezin. Nola ezin? Ba badirudi surtidoriak elektrizidade barik geldittu 
dirala eta hórrelaxe ez zebixen. "Itxoin gura badozu..." Ba ez nakan 
hainbesteko premiarik, bixar edo etzi edo botako detsat.
 
    Andria kalera juan da errekau batzutara, tranbiaz. Bueltarako ezin, nola 
ezin? Ba antzeko gauza: elektrizidaderik ez zeguan eta tranbia ez zebillen. 
Ordu erdixa itxoiten han elektrizidadia izan eta tranbia barriro martxan hasi 
arte.
 
    Kuriosua behintzat Gasteizen gertautakua.
 
         Ima.
                                          
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to