46 urteko eibartarrak bere buruaz beste egin duela entzun dut goizean.
Orain kalean bere eskelarekin aurrez aurre egin dut. Egiazu, Alberto
Egiazu. Niretzat, eta betirako, korrikalaria.

Ez zuen karrera luzea izan. Sasoirik onenean zegoenean lanean hasi zen,
kamioi hozkailu batekin generoa banatzen. Kamioira sartu, irten, hozkailuan
sartu, irten, berriz kamioira... Tenperatura aldaketekin gaixotuta ibiltzen
zen beti, eta korrika egiteari utzi zion. Orduan ere pena itzela hartu
genuen haren dohainak miresten genituen beste korrikalariok. Talentu
ikaragarria, adin egokia, baina ezin korrika segi.

Betirako gogoan Mintxetan jubeniletan egindako korrikaldiak. 85ean bigarren
izan zen Anacleto Jimenez-en atzetik eta 86an garaile izan zen, Antonio
Peula gaindituta. Hura gozamena! Karrera nagusian Steve Jones eta Joao
Campos nor baino nor aritu ziren, eta galesa nagusitu. Irrikitan geunden
Alberto nagusiekin lehiatzen ikusteko.

Autokarabana zahar bat zeukan, eta maitasun guztiarekin aritzen zen hura
konpontzen eta margotzen. Uztailean izan nintzen berarekin azkenengoz eta
haserre aurkitu nuen, autokarabanan zituen landarak lapurtu zizkiotelako,
berak kanpora aterata zituela eguzkia har zezaten eta norbaitek eraman.

Korrika egiten huen bezala joan haiz Alberto, azkar!

oier.




-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to