Fagor etxeak atera du iragarki bat Espainian produktu onak egiten direla aldarrikatuz, adibidez, eurenak
http://www.youtube.com/watch?v=PK0_Yx5pXyY&list=HL1379930077&feature=mh_lolz Batzuei ez zaie ondo iruditu espainoltasun aitortza hau. Niri dizerdit bastante, egia esan. Atzoko protesta batzuk irakurrita, gogora etorri zitzaidan aspaldiko Alfa josteko makinen iragarkiekin. Bat oso famatua zen, torero batek urratua eta badoa bazterrera, "Pepe La Alfa!" esanez, eta hantxe josten diote makinarekin... Horrela zen, ezta? inork badu gogoan? Youtuben bila ibili nintzen atzo eta ez nuen aurkitu. Aldiz, beste hau bai, nik gogoratzen ez nuena: "La máquina española" http://www.youtube.com/watch?v=Xz1gWfufEIM Toreroarena inork baleuka... Suposatzen dut gure memoria industrialaren ondare interesgarria liratekeela iragarki horiek Ego-Ibarra batzordearentzat eta herri osoarentzat. Luistxo
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
