Espainiartasunan (edo ezpainiartasuna) gainian ahaztu ein jata esatia.

Azkenengo urtietan Eibarko Cielito Musika Bandak ez zeban jotzen el sitio de Zaragoza. Baña aurten bai joko dau Urrian 13 an Domeka Coliseoan. Ez da zertan espainiartasunarekin lotu bihar, baño atzo, ensaiuan tronpeterixia entzun nebanian burua Burgoseko hospital militarrera juan jatan...benetan politxa da.

Hori bai, baitta ere joko dogu Sarri Sarri (Kortaturena, just in case)(eta ez da adarjotzia!!!)Agian programa piskat ekilibratzeko? (Hombre, Sibelius en Finlandia ere jo bihar dou...hori be nazionalistia, Finlandiarra baña nazionalistia)

Ez dakitt inoiz banda Munizipalen batek Sarri Sarri jo daben...(Lekitxokuak akaso?¿?) Joseba ikusten badozue hortik komentau...

Ander Arroitajauregi

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to