Aupa Mikel! "Por alusiones" ;-)
> Eta bidenabar, harritu izan nau eremu honetan gai eta eduki libreen > erabiltzaile eta sustatzaile zareten zenbatek, irakurgailuen kasuan, erosi > dituzuen Kindleak, eredu erabat itxi baten adibide direnak. > Aspaldian ez dut azterketarik egin, baina bere garaian sarritan ibili nintzen Kindle-aren alternatiba bila, eta parekorik ez zegoen hardwarean, aplikazioan, erabilerraztasunean, pantailaren kalitatean, bateriaren iraupenean... zer esanik ez prezioan. Beste zein aukera dago gaur egun? Argi dago Kindle-aren atzean Amazon dagoela beraien trikimailu guztiak barne, eta nik gomendioa egin diedan guztiei horixe bera esan diet: argi Amazonekin! Aprobetxatu hardwarea, kontrola zure eskuan mantendu beti eta jakin norekin ari zaren. (baina hau, Amazonekin bakarrik ez, berdin esaten diet beste edozen tresnaren gomendioa egitean) Adibiderako, nire blogean: http://eibar.org/blogak/teknosexua/urtebete-liburu-elektronikoarekin Gari
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
