Asier: 

Arrazoi duzu: emandako zerrendan batzuek español eta beste batzuk english dute 
kodea. Guk atzo begiratu genituenak eu zeukaten, berri gehienek (ez naiz 
atrebitzen denak esatera) hala dute. Eta bueno, zaharrei aldatuko diegu kodea, 
Kindlerabiltzaileek hiztegia erabili ahal dezaten. Todo sea por Amazon:-)

Gari (eta Asier):

Irakurri dut zure artikulua eta ongi dago, baita Kindleari egiten dizkiozun 
kritiketan, seguru zuk ikusten dizkiozun alderdi abantailazkoak badituela.
Baina hala ere jarraitzen dut pentsatzen trastearen "itxikeria" handiegia dela, 
eta alderdi negatibo horrek gainditzen dituela positiboak. Liburuak soilik 
gailu horretan irakur daitezke, ez dauzkazu zuk ez badituzu askatzen 
(adierazgarria eman duzun lotura, "como liberar de la prision de Kindle"), 
besterik eskuratzen baduzu --Susakoak adibidez-- programa baten bitartez aldatu 
behar... Guri idatzi izan digute erosle batzuek, gure ebookak erosi eta gero 
beraien Kindlean ezin zituztela irakurri esanez. Eta guk azaldu behar zer 
gertatzen zen. Jende guztia ez baita teknologikoki hain alfabetatua.
Beste gailuetan ere badira morrontzak, noski: Adobek ezartzen dituenak (Adobek 
erabakitzen baitu zenbat gailutan irakur daitekeen DRMdun ebook bat, ez 
argitaletxeek, hala dela iradoki nahi badute ere); erosi duzun gailuaren markak 
exijitzen dituenak (Sonyn erregistratzea, adibidez....); baina Kindlearena 
morrontza handiena iruditzen zait, zabalduena eta estandarrena ez den formatu 
"propioa" soilik onartuz, soilik bere dendan erostera "behartuz".

Ebooken prezioei buruz, ados baino adosago.

segi irakurtzen!

mkl
  ----- Original Message ----- 
  From: Asier Sarasua 
  To: Eibartarrak zerrenda 
  Sent: Thursday, October 17, 2013 11:53 AM
  Subject: Re: [eibar] Kindlerako hiztegiak







  Mikel Elorza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 urria 17 
09:33):

    Aupa Asier eta konpainia:

    Susako  liburu guztien hizkuntza-kodea “english” edo “español” dela eta, 
jakina, harridura marka! Nola liteke gu bezalako erreferente batzuk... ? Bromak 
alde batera, eta gaian pixka bat sakonduta: 
    gure epub horien barruan dagoen "content.opf" fitxategian hauxe dio:

           <dc:language>eu</dc:language>

    eta gero, edukia jasotzen duten HTML fitxategi guztien buruetan hauxe dio:

           <html xmlns="http://www.w3.org/1999/xhtml"; xml:lang="eu">

    Beraz, eta nik dakidan apurrean (nik gai teknikoa ez baitut menderatzen), 
eta leku okerrean begiratzen ari ez bagara bederen, gure e-booken 
hizkuntza-kodea euskara da. 
    Kontua ez ote, hipotesiak egiten hasita, zure irakurgailuak ez dituenez 
epub-ak irakurtzen eta mobi formatura aldatu behar dituzuenez epubak, bihurketa 
horretan egotea “auzia”? Hipotesi bat da, besterik gabe.



  Nik ere horixe pentsatu nuen hasieran; gero Elhuyarri egotzi nion errua; eta 
orain zuei ;-)


  Ez dakit ba. Okerreko lekuan begiratzen ez banabil, jatorrizko epub-etan dago 
kontua.


  Eta dataren araberakoa balitz? Zuen kodifikazio hori aldatu egin duzue 
azkenaldian?

  Izan ere, Euli-giro jaitsi dut oraintxe bertan, eta euskaraz agertzen zait, 
bai epuba, bai mobia.


  Aldiz, lehendik nituenak, liburu zaharragoak dira (normalean liburu zaharrak 
irakurtzen ditut, berriak baino gehiago).

  Adibidez, begiratu itzazue hauek:


  Txokolatezko dinamita en

  Bizi nizano munduan en

  Atoiuntzia es

  Mala Stranako ipuinak es

  Mateo Falcone es


  aldiz:

  Gulliverren bidaiak eu



  Horixe diosta nire Calibrek eta Kindleak









    Eta bidenabar, harritu izan nau eremu honetan gai eta eduki libreen 
erabiltzaile eta sustatzaile zareten zenbatek, irakurgailuen kasuan, erosi 
dituzuen Kindleak, eredu erabat itxi baten adibide direnak. 


  Nik aitzakia daukat: oparitu egin zidaten ;-)


  Baina, oro har, Garik dioenarekin ados.
   


    segi fuerte

    Mikel Elorza
    PD: Asier, ebookei buruzko zure artikulua irakurrita, oso komentario 
zehatza eta zuzena iruditu zait, konpartitzen dut. 


  eskerrik asko

  a.




------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to