Enekok:
> Esan nuen aurrerago, baina "hik ez dok balio, aire!" hori, modu zuzenean edo
> disimulatuagoan, eskolako
> koruan, dantza taldean, eskubaloian, antzerki taldean ... esaten zuten.
Eibarren ez dakit, baina Bergaran behintzat 11 urteko ume batek jarduera asko
egin ditzake, baina bakarrik Bergarako Futbol taldean sartzeko egin behar dira
selekzio frogak.
Parte har dezake abesbatzetan (bi edo hiru talde dagoz), orkestan, bandan,
dantza taldean, eskubaloi, saskibaloi eta txirrindularitza taldeetan, karate
taldean. Ona ala txarra izan, berdin da. Gaizki abesten baduzu, ez zara izango
abesbatzeko solista, baina taldean kantatzen duzu.
Hautaketa bakarrik mutilen futbolean egiten da. Aurkeztutakoen erdia kanpoan
geratzen da, Nasako injenierua izateko baino froga serioagoetan. Hiru egunetan
izaten dira frogak, eta ahura estresa eta negarra!
Elna
2013/10/31 Eneko Astigarraga <[email protected]>
2013/10/31 Oier Araolaza <[email protected]>
Berrikuntzaren aitzakia hori eskandaluzkoa da. Eibarren berrikuntza eta
teknologia alorrean lanean jarraitzeko asmoa dagoela ezagutzera emateko futbol
talde bati 195.000 euro ematea ez dakit nola katalogatu: inteligentziari
iraina? Imajinatzen dut berrikuntza eta teknologia lanean diharduzuen enpresok
izango zenutela ideiaren bat diru hori helburu horrekin nola gastatu modu
eraginkorragoren batean...
baina, nire ustez, horrelakoak sloganak baino ez dira izaten. Esan nahi dut,
ez dakit, milaka daudela edozein lurralderi lotuta: "Gipuzkoa euskararekin
bat" (Errealak zeraman), "Cantabria infinita" (Racingak), "Edinburgh,
Inspiring Capital" (Maratoiak) , "Vitoria capital green" (basketak), "Gipuzkoa
berria", "Bilbao Bizkaia Be Basque", "San Sebastian ciudad cultural" ,
"Sydney,city of villages", "Vitoria capital green", "Bakio marinero" ... edo
nahi dituzuen guztiak.
"Eibar Innovación-Berrikuntza" horrelako beste bat da.
Eztabaida administrazio publiko batek kirol edo kultur edo gizarte edo
gastronomia edo ... entitate bati publizitatearen truke dirua eman behar dion
edo ez dago.
Baina bai noski, eraginkor edo ez, diru kopuru hori inbertitzeko ideia asko
izan daitezke enpresa eta erakunde askotan
futbolerako eta kalera botatzen dituzte. Horri deitzen diote oinarrizko
kirola sustatzea. Eta balioak transmititzea ere hori izango da: "Hik ez dok
balio, aire!"
Esan nuen aurrerago, baina "hik ez dok balio, aire!" hori, modu zuzenean edo
disimulatuagoan, eskolako koruan, dantza taldean, eskubaloian, antzerki taldean
... esaten zuten.
Igoal gauzak asko aldatu dira eta gaur egun ez da jada horrela, ez dakit ...
eneko
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
--
____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
--------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.