Ciudad Cultural eta Green Capital... baliagarriak izan daitezke Donostian eta Gasteizen turismoa handitzeko.
Kontua ez da taldeak duen inpakto ekonomikoa, baizik eta PATROZIONIOAK duen inpakto ekonomikoa. Eta ez dut sinisten 195.000€koa denik. Bestalde, oso itxusia da nola kudeatu duten hau politikoki. Lehenik eta behin publiko egin (uztailean-edo), eta urrian gainontzeko talde politikoek babesa eskatu. Josu Mendicute (Mugikorretik bidalia) > El 31/10/2013, a las 15:35, Eneko Astigarraga <[email protected]> > escribió: > > > > > 2013/10/31 Oier Araolaza <[email protected]> >> >> Berrikuntzaren aitzakia hori eskandaluzkoa da. Eibarren berrikuntza eta >> teknologia alorrean lanean jarraitzeko asmoa dagoela ezagutzera emateko >> futbol talde bati 195.000 euro ematea ez dakit nola katalogatu: >> inteligentziari iraina? Imajinatzen dut berrikuntza eta teknologia lanean >> diharduzuen enpresok izango zenutela ideiaren bat diru hori helburu horrekin >> nola gastatu modu eraginkorragoren batean... > > > baina, nire ustez, horrelakoak sloganak baino ez dira izaten. Esan nahi dut, > ez dakit, milaka daudela edozein lurralderi lotuta: "Gipuzkoa euskararekin > bat" (Errealak zeraman), "Cantabria infinita" (Racingak), "Edinburgh, > Inspiring Capital" (Maratoiak) , "Vitoria capital green" (basketak), > "Gipuzkoa berria", "Bilbao Bizkaia Be Basque", "San Sebastian ciudad > cultural" , "Sydney,city of villages", "Vitoria capital green", "Bakio > marinero" ... edo nahi dituzuen guztiak. > > "Eibar Innovación-Berrikuntza" horrelako beste bat da. > > Eztabaida administrazio publiko batek kirol edo kultur edo gizarte edo > gastronomia edo ... entitate bati publizitatearen truke dirua eman behar dion > edo ez dago. > > Baina bai noski, eraginkor edo ez, diru kopuru hori inbertitzeko ideia asko > izan daitezke enpresa eta erakunde askotan > >>> futbolerako eta kalera botatzen dituzte. Horri deitzen diote oinarrizko >>> kirola sustatzea. Eta balioak transmititzea ere hori izango da: "Hik ez dok >>> balio, aire!" > > Esan nuen aurrerago, baina "hik ez dok balio, aire!" hori, modu zuzenean edo > disimulatuagoan, eskolako koruan, dantza taldean, eskubaloian, antzerki > taldean ... esaten zuten. > > Igoal gauzak asko aldatu dira eta gaur egun ez da jada horrela, ez dakit ... > > eneko > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
