Ostiral arratsaldean Portalen egon ziran jendearen galderak erantzuten, eta ni bertatik pasa nintzen, jakinminez batez ere, zertan geratu ote zen kontua ezagutu nahirik. Euskaraz galdetu eta esan zidaten eurak ez direla hemengoak, eta nik erantzun nien "baina hau hemen da, ez?" eta orduan, telefonoz deitu zuten eta taldeko euskalduna etorri zen.
Prozesuaren azalpena eskaini ziguten (bospasei lagun elkartu ginen une horretan), parte hartutako jendea, egindako bilera eta jarduerak, premien identifikazioa, Errebalen egin beharrekoari eskatzen zaizkionak, eraikinak ze tamaina maximo eta zein erabilera izango dituen e.a. Nik nire kezka agertu nizkien. Iruditzen zait orain Eibarren azpiegitura aldetik dauden ahalik eta gabezia gehien konpondu nahi direla Errebalekin, eta niretzat hori ez da egokia. Ea azaltzen dudan hau. Adibidez, har dezagun txantxazelaiko auditorioa, torre untzaga atzean dagoena, bere kiosko eta guzti. Izugarrizko porrot arkitektonikoa iruditzen zait, zentroan dagoen espazio handi bat, jarduera publikoetarako pentsatutakoa eta oso erabilera gutxi eta traketsak dituena. Hileta zibilak eta Musika eskolako kurtso bukaerako jaialdi batzuk, horixe da urte osoan eremu horrek duen erabilera ia-guztia, eta penagarria izaten da hileta zibilak hor ospatzen ikustea euripean eta hotzik dagoela jendea. Metafora krudela azken agurrerako elizako babesari uko egiten diotenentzat. Kiosko ganorabako hori ere, haize korronteak bizkarretik dituela, babesik gabe edozein musikari, kantari edo hizlarirentzat faena itzela da. Euskal Herriko herri gehienetan, herriaren erdialdean badakigu zer egiten den: frontoia, alegia, euskal gune balioanitzduna. Eta hor ere, frontoia da falta dena, frontoi estalia, neska-mutilek pelotan egin dezaten olgetan dabiltzanean, euria egiten dutenean aterpean jolastu eta egon ahal izateko, hileta zibilak babesean egiteko (orbea frontoian egiten ziren lehen), bazkari eta saraoak antolatzeko karparik behar ez izateko, e.a. Ez daukagu frontoi estalirik Txantxa zelaian, eta horren ordez, ezertarako balio ez duen kiosko eta harmaila hotz eta bustiak dauzkagu. Eta orain, frontoi horrek bete beharko lukeen funtzioa betetzea ere eskatzen diogu lehendik nahiko zeregin zeukan Errebaleko orubeari. Aparkamentu, merkatu plaza, garaje eta parkeez gain, orain erabilera anitzeko areto estalia eskaini behar du, besteak beste, aipatu ditudan moduko erabilera publikoetarako. Ipurdi berarekin zazpi eserleku ezin dira ongi estali, eta beraz, arrisku hori ikusten dut nik Errebalen. Beste tokietan gaizki egindakoak konpontzeko ardura ere bere gain uztea. Eta horrek gainera, dagokion eremua (Txantxa zelaiko kioskoarena adibidez) inoiz ez konpontzera kondenatuko luke. oier. 2013/11/26 Eneko Astigarraga <[email protected]> > Posta-zerrendan askotan atera da Merkatu plaza bota ondoren eta azkenean > pikutara joan zen Errebal center proiektuaren inguruan sortutako afera. > (etxean "Errebaleko zulua" esaten diogu Merkatu plaza botatzeak sortutako > hutsuneari, gaur aparkalekua bihurtuta: "kotxia? ah bai, kotxia zuluan > laga dot") > > Beno, kontua da egun hauetan aurkeztu dutela Errebalen inguruko herritar > partizipazio eta hausnarketaren ondorioak. > Ez dakit bat egin duten bere garaian sortu zen Errebal Plataformarekin > (bizirik dirau?), baina dirudienez Merkatal zentroaren ideia atzera bota > eta Errebalera joango da berriro merkatu plaza, eta horrekin batera, > erabilera balionatzerako eraikin ertaina, parking publikoa, garajeak eta > parkea. > > Albistea hemen: > > http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2013/11/24/vecinos/debabarrena/eibar-descarta-definitivamente-construir-un-centro-comercial-en-el-solar-de-errebal > eta > > http://www.diariovasco.com/v/20131126/bajo-deba/errebal-tendra-plaza-edificio-20131126.html > > Orain ideia lehiaketa fasea zabaltzen da, baina albistean aipatzen den > hori ikus daiteke plano edo maketaren baten? ala ideia lehiaketan gauzatuko > dira? > > Plataforman edo eztabaidetan ibili den zerrendako norbaitek daki, edo > hobe, baditu eskura plano edo maketarik ? > > eskerrik asko, > > Eneko > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > -- ____________________________________________ Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
