Hausnarketa interesgarrixa, Oier, Bai Txantxazelaikua, bai Errebal barrixan ingurukua
a. Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 azaroa 26 09:53): > > Ostiral arratsaldean Portalen egon ziran jendearen galderak erantzuten, > eta ni bertatik pasa nintzen, jakinminez batez ere, zertan geratu ote zen > kontua ezagutu nahirik. Euskaraz galdetu eta esan zidaten eurak ez direla > hemengoak, eta nik erantzun nien "baina hau hemen da, ez?" eta orduan, > telefonoz deitu zuten eta taldeko euskalduna etorri zen. > > Prozesuaren azalpena eskaini ziguten (bospasei lagun elkartu ginen une > horretan), parte hartutako jendea, egindako bilera eta jarduerak, premien > identifikazioa, Errebalen egin beharrekoari eskatzen zaizkionak, eraikinak > ze tamaina maximo eta zein erabilera izango dituen e.a. > > Nik nire kezka agertu nizkien. Iruditzen zait orain Eibarren azpiegitura > aldetik dauden ahalik eta gabezia gehien konpondu nahi direla Errebalekin, > eta niretzat hori ez da egokia. Ea azaltzen dudan hau. > > Adibidez, har dezagun txantxazelaiko auditorioa, torre untzaga atzean > dagoena, bere kiosko eta guzti. Izugarrizko porrot arkitektonikoa iruditzen > zait, zentroan dagoen espazio handi bat, jarduera publikoetarako > pentsatutakoa eta oso erabilera gutxi eta traketsak dituena. Hileta zibilak > eta Musika eskolako kurtso bukaerako jaialdi batzuk, horixe da urte osoan > eremu horrek duen erabilera ia-guztia, eta penagarria izaten da hileta > zibilak hor ospatzen ikustea euripean eta hotzik dagoela jendea. Metafora > krudela azken agurrerako elizako babesari uko egiten diotenentzat. Kiosko > ganorabako hori ere, haize korronteak bizkarretik dituela, babesik gabe > edozein musikari, kantari edo hizlarirentzat faena itzela da. Euskal > Herriko herri gehienetan, herriaren erdialdean badakigu zer egiten den: > frontoia, alegia, euskal gune balioanitzduna. Eta hor ere, frontoia da > falta dena, frontoi estalia, neska-mutilek pelotan egin dezaten olgetan > dabiltzanean, euria egiten dutenean aterpean jolastu eta egon ahal izateko, > hileta zibilak babesean egiteko (orbea frontoian egiten ziren lehen), > bazkari eta saraoak antolatzeko karparik behar ez izateko, e.a. > > Ez daukagu frontoi estalirik Txantxa zelaian, eta horren ordez, ezertarako > balio ez duen kiosko eta harmaila hotz eta bustiak dauzkagu. Eta orain, > frontoi horrek bete beharko lukeen funtzioa betetzea ere eskatzen diogu > lehendik nahiko zeregin zeukan Errebaleko orubeari. Aparkamentu, merkatu > plaza, garaje eta parkeez gain, orain erabilera anitzeko areto estalia > eskaini behar du, besteak beste, aipatu ditudan moduko erabilera > publikoetarako. > > Ipurdi berarekin zazpi eserleku ezin dira ongi estali, eta beraz, arrisku > hori ikusten dut nik Errebalen. Beste tokietan gaizki egindakoak > konpontzeko ardura ere bere gain uztea. Eta horrek gainera, dagokion eremua > (Txantxa zelaiko kioskoarena adibidez) inoiz ez konpontzera kondenatuko > luke. > > oier. > > > > 2013/11/26 Eneko Astigarraga <[email protected]> > >> Posta-zerrendan askotan atera da Merkatu plaza bota ondoren eta azkenean >> pikutara joan zen Errebal center proiektuaren inguruan sortutako afera. >> (etxean "Errebaleko zulua" esaten diogu Merkatu plaza botatzeak sortutako >> hutsuneari, gaur aparkalekua bihurtuta: "kotxia? ah bai, kotxia zuluan >> laga dot") >> >> Beno, kontua da egun hauetan aurkeztu dutela Errebalen inguruko herritar >> partizipazio eta hausnarketaren ondorioak. >> Ez dakit bat egin duten bere garaian sortu zen Errebal Plataformarekin >> (bizirik dirau?), baina dirudienez Merkatal zentroaren ideia atzera bota >> eta Errebalera joango da berriro merkatu plaza, eta horrekin batera, >> erabilera balionatzerako eraikin ertaina, parking publikoa, garajeak eta >> parkea. >> >> Albistea hemen: >> >> http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2013/11/24/vecinos/debabarrena/eibar-descarta-definitivamente-construir-un-centro-comercial-en-el-solar-de-errebal >> eta >> >> http://www.diariovasco.com/v/20131126/bajo-deba/errebal-tendra-plaza-edificio-20131126.html >> >> Orain ideia lehiaketa fasea zabaltzen da, baina albistean aipatzen den >> hori ikus daiteke plano edo maketaren baten? ala ideia lehiaketan gauzatuko >> dira? >> >> Plataforman edo eztabaidetan ibili den zerrendako norbaitek daki, edo >> hobe, baditu eskura plano edo maketarik ? >> >> eskerrik asko, >> >> Eneko >> >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> > > > > -- > > ____________________________________________ > Oier Araolaza Arrieta - [email protected] > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
