Josu Mendicute <josumendicute@...> writes:

> 
> juan san martin beka eibar.org aztertzeko?
> 
> http://www.etakitto.com/berriak/kultura/juan-san-martin-beka-jaso-duen-maialen-
odriozolak-eibarorg-aztertuko-du.html
> 
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@...
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> 
> 
Kaixo, 

Maialen Odriozola Martija naiz, ikerketa proiektuaren egilea. 

Nire burua erregistratu berri dut 
posta-zerrendan eta bertan azaldu ditut nire helburuak mezu honekin:

"Kaixo guztioi,


Maialen Odriozola Martija naiz, kazetaria eta zumaiarra. 
Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibetsitatearen laguntzaz esleitutako 
Juan San Martin beka eman berri didate, eibar.org 
atariaren inguruan aurkeztu nuen 
ikerketa-proposamen batengatik.

Proposamen horretan, blogek komunikatzeko tresna gisa duten
 balioan sakontzeko nahia agertu dut, zuen blog komunitatean
 oinarri hartuta. Horretaz gain, atariaren alderdi guztiak 
aztertzeko asmoa azaldu dut 
eta atal horiek Eibarrekin duten lotura zehaztea ere aurreikusi dut.

Jakinaren gainean edukitzeko bidaltzen dizuet mezu hau eta bide batez, 
nire burua aurkezteko. Gainera, litekeena da zuen lankidetza 
behar izatea zenbait momentutan. 
Beraz, garrantzitsua da niretzat zuen babesa izatea. 

Besterik gabe, ondo-ondo segi denok!

Maialen"


Mezu batzuei erantzunez, bestalde,
 ikerketarako beharrezkoa bada ni afarirako prest ;-)
Oso garrantzitsua iruditzen zait zuen iritzia.










_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to