Josu Mendicute <josumendicute@...> writes: > > juan san martin beka eibar.org aztertzeko? > > http://www.etakitto.com/berriak/kultura/juan-san-martin-beka-jaso-duen-maialen- odriozolak-eibarorg-aztertuko-du.html > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Eibartarrak-request@... > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > >
Kaixo, Maialen Odriozola Martija naiz, ikerketa proiektuaren egilea. Nire burua erregistratu dut posta-zerrendan mezu honekin: "Kaixo guztioi, "Maialen Odriozola Martija naiz, kazetaria eta zumaiarra. Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibetsitatearen laguntzaz esleitutako Juan San Martin beka eman berri didate, eibar.org atariaren inguruan aurkeztu nuen ikerketa-proposamen batengatik. Proposamen horretan, blogek komunikatzeko tresna gisa duten balioan sakontzeko nahia agertu dut, zuen blog komunitatean oinarri hartuta. Horretaz gain, atariaren alderdi guztiak aztertzeko asmoa azaldu dut eta atal horiek Eibarrekin duten lotura zehaztea ere aurreikusi dut. Jakinaren gainean edukitzeko bidaltzen dizuet mezu hau eta bide batez, nire burua aurkezteko. Gainera, litekeena da zuen lankidetza behar izatea zenbait momentutan. Beraz, garrantzitsua da niretzat zuen babesa izatea". Mezu batzuei erantzunez, bestalde, ikerketarako beharrezkoa bada, ni afarirako prest ;-) Zuen iritzien zain geratzen naiz, _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
